Léon Gaumont

Wikipedia(e)tik
Leon Gaumont» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leon Gaumont (Paris, 1864ko maiatzaren 10a - Sainte-Maxime, 1946ko abuztuaren 9a) frantses asmatzailea eta industria-gizona izan zen. Kronofotografoa, lehen zinema-tresnetako bat, asmatu zuen, Demenÿrekin batera (1895). Kronofonoa ere hark asmatua da (1902). Zinema mintzatuaren lehen saioa egin zuen. Lehen zinema-estudio frantsesak eratu zituen Buttes-Chaumonten (1906), eta film ugari egin zituen han. Estatu Batuetan, zinema-estudio berriak zabaldu zituen (1911), eta kronokromoa, koloretako filmen aitzindaria, asmatu zuen (1912).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]