Ekintzaile (enpresa arlokoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Ekintzailea edo ekinzalea ekonomia batean ondasun eta zerbitzu berriak sortu, horiek modu berritzaile batez merkaturatu edota ekoizpen edo kudeaketa-metodo berriak asmatu eta aplikatzeari ekiten dion pertsona bat da. Kudeatzailea abian dagoen erakunde batean helburu berriak planteatu eta horiek lortzeko baliabideak kudeatu egiten dituen bitartean, ekinzalea ideia berriak asmatu eta horiek aplikatzeari ekiten dio. Beraz, ekinzalea berrikuntza eta aldaketarekin lotzen den pertsona bat da. Peter Druckeren esanetan, «ekinzaleak beti bilatzen du aldaketa, aldaketari erantzun bat ematen dio eta aukeratzat hartzen du».