Lerdengibel
Lerdengibel | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.216 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′49″N 1°21′29″W / 42.947°N 1.358°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Lerdengibel, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Corona-Erratzu menditik adar apalago batzuk hedatzen dira: Mendiburu, Apezanberro (Xuritze)eta Lerdengibel, besteak beste. Azken hau izaten da ezagunena, eta askotan Corona-Erratzurekin batera igotzen da, txangoa luzatu eta aberasteko. Mendi honek duen hoberena paisaiak dira, bai Artzibarren gainetik, bai Corona aldetik. Ortxolako belardietan barrena paseatzea eta bertako zelai tumularrak bilatzea ere ederra da. Ohiko abiapuntuak Artzibarko Hiriberri eta Arrieta herriak dira. Hiriberrin lurrezko pista bat hartu behar da ipar-mendebalderantz hasi eta berehala iparrerantz zuzen igotzen dena. Saihesbideei kasurik egin gabe, pista honek Ortxolako lepoko zelaietan jarriko gaitu. Hemendik zuzenean mendebalderantz joz iritsiko gara tontorrera. Bertan pagadi zabala hasten denez, ez dugu paisaia handirik ikusiko, baina bide osoan zeharreko ikuspegiak ezin ederragoak dira. Igotzeko beste aukera zakarrago bat da Agoitz eta Auritz arteko errepidearen 27. (mapa zaharretan, 26. km zen) kilometroa pasata autoa utzi eta, Iru errekaren ondotik igotzen hasi eta gero, zuzenean ekitea Lerdengibelgo gailurrari. Lerdengibeletik Corona-Erratzura jarraitzeko bide garbirik ez badago ere, ez dago inolako zailtasunik, belardietan gora egitea besterik ez, punturik garaiena aurkitu arte.