Letitia Mumford Geer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Letitia Mumford Geer
Bizitza
JaiotzaManhattan, 1853
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBronx1935eko uztailaren 18a (81/82 urte)
Hobiratze lekuaGreen-Wood hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea eta erizaina
Lan nabarmenak

Letitia Mumford Geer (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1852- New York, 1935eko uztailaren 18a) erizain eta asmatzaile estatubatuarra izan zen, 1899an osasungintzak erabiltzen duen egungo xiringa hipodermikoaren eredua diseinatu eta patentatu zuena.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letitia Mumford New Yorken jaio zen. Bere gurasoak George Warren Geer eta Cornelia Matilda Geer izan ziren. Lau neba-arreba zituen eta New Yorken bizi izan zen bere bizitzaren zatirik handienean.[1]

1899an, Letitia Mumford Geerek esku bakarreko xiringa medikoa patentatu zuen. Bere asmakizuna ezin izan da teknikoki gainditu edo hobetu, nahiz eta eboluzionatu den materialei dagokienez. Asmakizuna “esku bateko xiringa” bezala deskribatu zen. Gailu berri hori bururatu baino lehen, pertsona batek bi eskuak inplementatu behar zituen hura erabiltzeko. Geerren helburua, patentearen testuak dioenez, "Laguntzaile baten laguntzarik gabe" edukia injektatzea ahalbidetuko zion "tresna bat ematea" izan zen.[2]

Ez ziren garai errazak asmatzaileentzat, nahiz eta atzean geratu senarraren izenean sorkuntza bat erregistratzen zuten urteak. Garai hartan, Estatu Batuetan emandako patenteen %1 baino ez ziren emakumeentzat. Zientziaren eta teknologiaren sektoreetan emakumeen partaidetza txikia izatea zen zifra txiki hori lortzeko arrazoietako bat, baina burokraziak ere zerikusi handia zuen. Emakumeek froga gehiago eman behar zituzten, patentea eskatzeko erabili zuten objektua beraiek asmatu zutela egiaztatzeko. Une horretan, XVIII. eta XIX. mendeetan bezala, emakume baten lekua etxea zela uste zen, eta asmatzaileen lehen sorkuntza gehienak etxearekin lotuta zeuden. Geerrek, aldiz, bere lanbiderako pentsatutako gailu bat aurkeztu zuen.[3]

Bere aurkezpenean, hainbat marrazki sartu zituen patentearen eskaerarekin batera, xiringa manipulatzeko moduaren adibide batetik hasi eta objektuaren deskribapeneraino. Nola funtzionatzen zuen eta zer gertatzen zen likidoarekin azaldu zuen. Bi lekukok sinatu zuten eskaera, Hubbard W. Mitchellek eta Eugene Frederick Hoytek.[3]

120 urte geroago, emakume asmatzaileen egoera hobetu egin da, baina oraindik ez da gizonezkoena bezalakoa. Patenteen %20 inguru emakumeei eman zaizkie. Institute for Women's Policy Research-ek berrikuntzako berdintasunari buruz egindako txosten baten arabera, 2090ean egungo erritmoari eutsiz gero, patenteen erregistroetan parekotasuna lortuko da.[3]

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen Munduko Eguna dela eta, 2021ean, Quirónsalud Campo de Gibraltar ospitaleko langileek egungo xiringa-sistemaren asmatzailea den Letitia Mumford Geer erizain estatubatuarra goraipatu dute. Osasun-zentroko langileek argazki-album berezi bat osatu dute, Letitia Mumford Geerren medikuntzari egindako ekarpen garrantzitsua goraipatzeko.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) lassinsombrerocastrourdiales. (2020-05-26). «LETITTIA MUMFORD GEER (1852-1935)-Inventora de la jeringa actual» LAS SINSOMBRERO CASTRO URDIALES (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  2. (Ingelesez) Ago, Tanita249in #cervantes • 3 Years. (2018-06-21). «Mujeres que cambiaron el mundo - Letitia Mumford Geer (Cap 01)» Steemit (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Feminita, Economia. Letitia M. Geer – Economia Femini(s)ta. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  4. (Gaztelaniaz) Sur, Europa. (2021-03-08). «Quirónsalud ensalza la figura de la enfermera que inventó el sistema actual de la jeringuilla» Europa Sur (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]