Liadain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liadain
Bizitza
JaiotzaCorkaguiny (en) Itzuli, ?
Herrialdea Irlandako Errepublika
Heriotzaezezaguna (1373/1374 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakIrlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Liadain (VII. mendea, Dingle penintsula) poeta irlandarra izan zen.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IX edo X mendeko Comracc Líadaine ocus Cuirithir istorioaren arabera[1], Corkaguineyko Liadain poeta gisa bidaiatuz Connacht lurraldera joan zen eta bertan Cuirithir mac Doborchu poeta ezagutu zuen garagardo jaialdi batean.

Cuirithir-ek proposamena egin zion: "Zergatik ez gara elkartzen, o Liadain? Gure semea bikaina izango litzateke". Liadainek honela erantzun zion: "Ez dezagun egin, nire bidaia kaltetuko luke. Baina nire etxera bazatoz, zurekin elkartuko naiz". Gau hartan elkarrekin egin zuten lo eta hurrengo egunean bakoitzak bere bideari ekin zion. Biak berriz elkartu aurretik Liadain monja sartu zen. Ez dago argi maitasuna eta erlijioaren arteko gatazka izan zen ala Liadainek ezkontza atzeratu nahi izan zuen bere potea ibilbidean jarraitzeko.

Bikoteak Saint Cummineren laguntza izpirituala bilatu zuen, baina Cuirithir-ek kastitate-botoa hautsi zuen eta Saint Cumminek beste monastegi batetara desterratu zuen eta Liadainekiko maitasunari uko egitera behartu zuen. Cuirithir-ek itsasoa gurutzatu behar izan zuen eta Liadain bihotza hautsita hil zen.

Oinarri historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liadain eta Cuirithir VII mendean bizi izan ziren eta istorioaren oinarrizko pasarteak egiazkoak direla uste da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Comrac Liadaine ocus Cuirithir 'The Encounter of Liadain and Cuirithir'» lrc.la.utexas.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liadain