Liburutegi Zerbitzua
Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzua organo administratiboa da eta Eusko Jaurlaritzako Ondare Kulturalaren Zuzendaritzaren menpean dago. Euskadiko Liburutegiei buruzko 11/2007 urriaren legean oinarritzen da, bere eginkizunei ekiteko eta Euskadiko Irakurketa Publikoa (EIPS) kudeatu ahal izateko.
Antolakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburutegi Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizko Lakua auzoan duen egoitzan kokatua dago. Zerbitzua, arduradun batek, 3 teknikarik, 2 administratibok eta administratibo laguntzaile batek osatzen dute. Langile hauek, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kudeaketaz arduratzen dira. Beren eginkizunen artean, hurrengoak aipatuko genituzke, besteak beste: Euskadiko lege gordailuaren harrera eta tratamendua, liburutegi publikoetan xahututako funtsen tratamentua, Bilgunea (Euskadiko Katalogo Bateratua) lantzea, estatistiken bilketa, etab.[1]
Legeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutgiei buruzkoa.[Betiko hautsitako esteka]
- 45/2011 Dekretua, martxoaren 22koa, Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartze-ko dena
- 23/2011 Legea, uztailaren 29koa, Lege Gordailuari buruzkoa
- 23/2006 Legea, uztailaren 7koa, zeinetan apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Jabetza Intelektualaren Legeko testu bateratua aldatzen den.
- KHK-Kulturen aldeko Herritartasun Kontratuaren (2009-2012)
Eginkizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburutegi Zerbitzuaren egitekoak hauek dira:
- Euskadiko Liburutegiari buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen bidez sortutako Euskadiko Liburutegien Sistemari dagozkion planifikazio, funtzionamendu eta koordinazio egitekoak garatu eta gauzatzea.
- Jabetza Intelektualaren Erregistroaren eta hori kudeatzeko erakundeen alorrean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen funtzioak betetzea.
- Legezko Gordailuaren eta ISBNaren alorretan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen funtzioak betetzea.
- Euskadin eta euskararen hizkuntza-esparruan argitaratu edo ekoitzitako lan guztiak eta euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatutakoak bildu, kontserbatu eta hedatzea.
- Euskal bibliografia eta ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa egitea, kudeatzea eta hedatzea.
- Irakurzaletasuna sustatzeko neurriak diseinatzea.
- Ondare bibliografikoaren eta liburutegien alorrean diren beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.
- Liburutegien eta ondare bibliografikoaren alorreko politika kudeatzea. Horretarako, beharrezko diren proiektuak sustatu eta zuzenduko dira.
- Sistema osatzen duten liburutegietako funtsen bibliografia erreferentziak bilduko dituen katalogo kolektiboa diseinatzea eta kudeatzea, eta haren sarbidea ziurtatzea.
- Euskal ondare digitala sortu, babestu eta hedatzeko eta ondare honetarako irispidea bermatzeko mekanismo egokiak jartzea.
- Ondare digitalaren alorrean lankidetza-programak sustatzea.
- Liburutegien alorrean euskararen erabilera normalizatzeko zer beharrizan dauden ikertzea eta zehaztea.
- Sistema osatzen duten erabilera publikoko liburutegientzat jarduteko eredu izango diren irizpide teknikoak eta jarraibideak ezartzea.
- Euskadiko Liburutegien Irakurketa Publikoaren Sarea osatzen duten liburutegien arteko lankidetza koordinatzea, liburutegietako baliabideak hobeto aprobetxatzeko.
- Liburutegietan ematen diren zerbitzuak ebaluatzeko tresnak diseinatzea eta kudeatzea, eta lortutako datuak aztertuta, liburutegiei beren ahalmenak ondoen aprobetxatzeko metodologia eskaintzea.
- Erabilera publikoko liburutegietan lan egiten duten pertsonen prestakuntza bultzatzea eta haien profila definitzea.
- Indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkion ikuskapen-lanak egitea eta Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legearen arloan Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen-espedienteak izapidetzea.
Proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen Logoa| thumb
- Ondarenet: Euskal ondare digitala, euskal weba berreskuratzeko, babesteko eta hedatzeko proiektua da. Horrela, formatu digitalean sorteen diren baliabideak.
- Liburuklik : Euskal Liburutegi Digitala euskal ondare bibliografikoaren zaintza bermatzen duen plataforma da. plataformaren bidez, euskal bibliografia ondarea zaintzeaz gain, ikerlariei eta herritar guztiei ondare horretan sartzeko eta zabaltzeko aukera ematen zaie. Sustatu nahi du ondare hori zaintzeko ardura duten euskal erakunde guztien arteko koordinazioa eta lankidetza.
- Liburutegiak: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegien blogen plataforma da.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako zerbitzuak eskeintzen ditu Liburutegi zerbitzuak:
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen Katalogoa.
- Lege Gordailua.
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea.
- Dirulaguntzak.
- Irakurketa Kanpainak:
- Liburutegiak topaleku: tolerantzia eta integrazio kulturala sustatzen duen ekimena.
- Bilgunea : Euskadiko Katalogo Kolektiboa.
- AUBI : Autoritate elebidunen katalogoa.
Zenbait datu (2011)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bazkideak: 453.029
- 2010ko bazkide berriak 34.873
- EIPSko aleak: 3.607.121
- OPAC-ren bidez kontsultak: 1.283.852
- Egindako maileguak: 1.992.434
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Liburutegi Zerbitzua - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzua
- Eusko Jaurlaritzako Ondare Kulturalaren Zuzendaritza
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen Blogen Plataforma
- Liburuklik : Euskal Liburutegi Digitala
- Ondarenet : Euskal Ondare Digitala
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen Facebook
- Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren Twitter
- Euskadiko Liburutegien mapa
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen Flickr
- Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren Pinterest
- Netvibes
- Liburubila (AquaBrowser) Katalogo kontsultatzeko bilatzailea
- EIPSKo online Liburutegien direktorioa
- Liburutegien wikispace