Liburubila zerbitzua
Itxura
Liburubila zerbitzua | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara, gaztelania eta ingelesa |
Kokapena | |
Jabea | Eusko Jaurlaritza |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
liburubila.euskadi.eus |
Liburubila kultura-baliabideak bilatzeko Internet bidezko aplikazioa da. Euskadiko Irakurketa Publikoko liburutegiek dituzten milaka liburu, film, dokumentu, liburu elektroniko eta dokumentu digital bilatu eta kontsultatzeko aukera eskaintzen duena.[1]
Bere barruan modu integratuan hiru datu-base kontsultatu daitezke:
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogoan
- Liburuklik: Euskadiko artxibo eta liburutegietako funtsa digitalizatuen datu-basean.
- eLiburutegia: liburu digitalak eta filmak mailegatzeko plataforman.
Baliabide kopuruak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko martxoan hauek ziren zeuzkan baliabideak:
- 920.096 liburu,
- 17.416 liburu elektroniko,
- 2.914 pelikula on-line,
- 75.944 audio,
- 11.003 dokumentu digital,
- 12.899 egunkari edo aldizkari,
- 4.579 argazki edo dokumentu grafiko,
- 8.643 ordenagailu-fitxategi
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elorduy, Nekane. (). «Liburubila» Bilboko Udal Liburutegi Bloga (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Buruxkak datu-basea, UEUren liburutegi digitala, UEUk argitaratu dituen liburuak, aldizkariak eta doktorego-tesiak biltzen dituena
- Inguma, euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea.
- Europeana, Europan zehar digitalizatu diren milioika liburu, margolan, film, museo objektu eta artxibategietako grabaketa biltzen dituena
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liburubila webgunea.
- Buruxkak, UEUren Liburutegi Digitala.