Likidatzaile
Itxura
Likidatzaile deitzen zaie 1986ko apirilaren 26an Txernobilgo hondamendiaren ondorioak gutxitu nahian lanean aritu zen 600.000 lagun ingururi. Likidatzaileak suhiltzaileak, langileak eta suteak itzali eta sarkofagoa (istripu nuklearrean askatu zen erradiazioa gordetzeko diseinaturiko hormigoizko egitura) eraikitzeaz arduratu ziren boluntarioak izan ziren.
Pertsona hauek sarkofagoa babes-ekiporik gabe eraikitzera arriskatu ziren eta erradiazio kantitate handia jaso zuten. Askok ondorio latzak pairatu zituzten eta zenbait hil ere egin ziren, baina hildakoen kopuru zehatza ez da jakina.