Lilla Värtan
Lilla Värtan | |
---|---|
![]() | |
Mota | fjard (en) ![]() |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 59°21′01″N 18°07′32″E / 59.3503°N 18.1256°E |
Honen parte da | Stockholmgo uhartedia |
Estatu burujabe | ![]() |
Suediaren banaketa administratiboa | Stockholmgo konderria |
Suediako udalerria | Stockholm udalerria |
Hidrografia | |
Betebidea |
Lilla Värtan (euskaraz: «Värtan txikia») itsaso Baltikoko badia bat da, Stockholmgo uhartedian, izen bereko konderrian, Uppland probintzia historikoaren hegoaldean.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lilla Värtanek ipar-mendebaldean Stocksund eta Djursholm auzoak ditu; hegoaldean Norra Djurgården auzoa, Värtahamnen portua, Hundudden lurmuturra, Södra Djurgården uhartea eta Nacka hiria; eta iparraldean Lidingö uhartea.
Iparraldean, badia Stora Värtanekin ("Värtan Handia") lotzen da; ipar-mendebaldean Edsviken sargunearekin, eta mendebaldean Saltsjön badiarekin. Isbladsviken izeneko parajean,, Djurgårdsbrunn kanalaren urak Lilla Värtanera isurtzen dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badia honen aurreko izenak Långfjärden ("badia luzea") edo Långsundet ("estugune luzea") ziren. Geroago, Stora Värtan-i kontrajarriz gaurkoa eman zitzaion.
Enpresak eta eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lilla Värtan inguruan azpiegitura handiak daude: Loudden petrolio biltegia, Stockholmeko portu librea, Värtahamnen portua, Ropsteneko errepide-bidegurutzea eta Lidingöko zubiak. 1921-1952 bitartean, Lindarängen aireportua ere egon zen, gaur egun populazio gune handia den hegoaldeko ertzean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVII.mendean, Lilla Värtaneko badia luzeagoa zen, Norra Djurgården-en adar batekin: Husarviken-en hasi eta Laduviken, Lillsjön eta Uggleviken aldera jarraitzen zuen. Zoruaren mugimendu tektonikoen eraginez, gaur egun Husarvikeneraino bakarrik ailegatzen da.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tug atoiontzia Lilla Värtanen
-
Hundudden lurmuturra
-
Lilla Värtan Parkuddenetik ikusita
-
Loudden petrolio biltegia Lilla Värtanen
-
Lidingöko zubiak