Edukira joan

Literaturaren Zubitegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Literaturaren zubitegia» orritik birbideratua)
Literatura Zubitegiaren logoa.

Literaturaren Zubitegia euskal proiektu digitala da idazleentzat eta irakurleentzat espazio amankomun bat sortzeko. Sarean idazleei buruz aurki daitekeenarekin zubi egiten du: aipamenak, estekak, efemerideak, kritikak, bibliografia...; hortik datorkio izena. Oso webgune aberatsa, biografiekin, kritika artikuluekin, lan literarioekin... guztiak irekiak eta libre erabiltzeko. "Armiarmak literatura sarean josteko dakarren ildoari jarraituz, idazlanekiko erreferentziak, kritikak eta on-line dauden testuekiko loturak bildu nahi izan ditugu".[1] Egun euskal literaturaren erreferentzia nagusietariko bat da sarean. Proiektuaren eragile nagusia Susa Euskal Herriko argitaletxea da eta 2004tik dago martxan.

Literaturaren Zubitegia proiektu aberats baten lehen harria da. Horrela zioten 2004an: "Literaturaren Entziklopedia elektronikoa sortzea dugu helburu, eta datu-base entziklopediko horren enbor modura Literaturaren Zubitegia aurkezten dizuegu. Zubitegi honek euskal idazleekin eta euskarara ekarritako idazleekin zubi izan gura du; era berean, Interneten eskura dauden literatur edukiekin ere zubi. Oraingoz 637 euskal idazle, 3091 libururen berri, 2024 esteka, 678 kritika eta 1436 aipamen lotu ditugu entziklopedia txiki honetara. Idazle bakoitzaren efemerideak, bibliografia, kritika, aipamenak eta loturak batu ditugu Atik Zra".[2] Zentzu horretan Armiarma Sarearen atala da Zubitegia.[3] 2011an proiektuan "823 idazle, 3.860 liburuko bibliografia, 3.674 kritika eta 5.254 esteka daude guztion eskura" zeuden.[4]

Egungo Literaturaren Zubitegiaren zein Armiarmaren koordinatzailea Susako Mikel Elorza da.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]