Armiarma.eus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armiarma.eus
Jatorria
Sorrera-urtea2000
ArgitaletxeaSusa
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Euskaraz
EuskarazBai
Historia
Jasotako sariak

armiarma.eus
Twitter: armiarma Edit the value on Wikidata

Armiarma.eus web-ataria Susa literatura-argitaletxeak sortu eta sustatutako ekimena da, euskarazko literaturari buruz hainbat informazio biltzen ditu.[1][2][3]

Euskarazko literaturari eta idazleei buruz erreferentziazko materialak biltzea eta publiko osoari eskaintzea da biltegi honen helburua.[4]

Armiarma literaturaren zubitegiaren datubase osoak ia 4.600 liburu eta 960 idazle baino gehiago jasotzen zituen 2018an, Wikidatatik ere eskura jarri zirenean.[5]

Martxan dauden proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako egitasmo hauek biltzen ditu:

  • Literaturaren Zubitegia: sarean idazleei buruz aurki daitekeenarekin zubi egiten duena: aipamenak, estekak, efemerideak, kritikak, bibliografia...[6]
  • Literatur emailuak: literatur argitalpenak eta ekimenak iragartzeko bloga eta asteroko albistegia.
  • basquepoetry.eus (euskal poesiaren ataria): euskal poesia munduari erakusteko leihoa.
  • Euskarari ekarriak: Euskarara itzulitako egileen eta obren erreferentziak eta testuak topatzeko tresna duzu webgune hau.
  • ipuina.eus: gure literatur generorik zaharrena eta, aldi berean, modernoenaren ataria.
  • Liburu elektronikoak (literatura unibertsala eta euskal klasikoak): irakurgailu elektronikoetara egokitutako liburuak, gailura dohainik jaisteko moduan.
  • Klasikoen gordailua: literaturako testu klasikoen webgunea. Liburuez gain, baladak, kantak, herri literatura, testu zaharrak...[7]
  • Bertso eta olerkien hemeroteka: Julen Urkizaren Euskal Bertso eta Olerkien Bibliografiaren gainean garatutako ekimena.
  • Kritiken hemeroteka: euskal literatura modernoko liburuei buruz kaleratu diren kritiken gordailua.[8]
  • Literatur aldizkarien gordailua (Ibinagabeitia proiektua): 29 aldizkari eta 6.000tik gora artikulu digitalizatuta.
  • Euskal prentsaren lanak: XIX. mendetik aurrerako egunerokoak eta aldizkako agerkariak: Argia, Eskualduna, Euzkadi...[9]
  • Euskal lokuzioak sarean (Intza proiektua): euskarazko lokuzioak ezagutzeko eta lantzeko aukera.
  • Zaldi Ero idazleekin: berrehun argazkiko erakusketa duzu webgune hau, Miel A. Elustondok aurkeztua.[10]
  • Teatro testuak: euskarazko hainbat antzezlanen testuen bilduma, Mikel Martinezen webgunean.
  • Antzerti: Antzerti aldizkariaren artxiboa.[11]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Armiarma, la red de la literatura en euskera» www.euskadi.eus 2020-03-17 (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
  2. «armiarma.eus - literaturaren sarean» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
  3. Arrese, Gorka. «Mila aste eta bat gehiago» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  4. Berria. «Itxialdia euskaraz goxatzeko 50 proposamen» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  5. «Euskal literaturaren Armiarma sarea Wikidatan aztergai» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).
  6. «Literaturaren Zubitegia berritu du Armiarma webguneak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  7. «Klasikoen Gordailua sortu dute sarean» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  8. «Literatur kritikak armiarman» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  9. «Euskarazko lehenengo prentsa sarean jarri dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  10. «Zaldi Erok 200 idazleri egindako argazkiak jarri dituzte sarean» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  11. «'Antzerti' aldizkariaren edukiak sareratu ditu Armiarma atariak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  12. «'Armiarma.com' web guneak Anton Abbadia Saria jaso du» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]