Lits

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alfonbra baten litsak

Lits edo lihazkia oihal baten ertzean, paraleloan, zintzilik dauden neurri bertsuko hari edo kordoi saila da. Batzuetan hariak oihalarenak berarenak izaten dira eta beste batzuetan xingola bat eratuz oihalari josita daude[1]. Material askotakoak izan daitezke: kotoia, zeta, lihoa, larruzko xerrendak...

Barne dekorazioan, esate baterako, errezel, bururdi-azal, ohe estalki eta alfonbretan erabiltzen dira. Jantzi (soinekoak, zamarrak...), oinetako eta osagarrietan (poltsak, zapiak, bufandak...) ere askotan izaten dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lits Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa