Lizarreta

Koordenatuak: 43°15′50″N 2°20′35″W / 43.264°N 2.343°W / 43.264; -2.343
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lizarreta
Datu orokorrak
Garaiera536
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°15′50″N 2°20′35″W / 43.264°N 2.343°W / 43.264; -2.343
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa

Lizarreta, Gipuzkoa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Deba Barreneko Tontor gehienak bezala karaitzezko mendia dugu Lizarreta. Mendi apala da, ez da gehiegi nabarmentzen parez pare dituen Arno eta Andutzen artean eta ezugarri nabarmenik ere ez du: gailurraren inguruetan karaitza nagusitzen bada ere, txagak estaltzen du gehiena, Itziar aldeko pinu eta pago sail batzuk kenduta. Hurbilbide errazena Itziar aldekoa da, baina ez da atsegina industrialdeko pabilioien artean ibili beharra. Tontorrean erpin geodesikoa eta buzoia ditu, txaga nagusitzen ari den eremuan. Gandorrari jarraituz HErago nabarmentzen diren muinoetara jo dezakezue, erraztasun handirik gabe, izan ere karaitz mutur batetik bestera saltoka ibili beharra dago hautsitako lapiazean barrena. Andutzek bere bizkar luzea erakusten du etengabe Ean, ibilbidea luzatu eta bertara igotzeko gonbitea eginez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarreta, http://www.euskal-herria.org/.