Llanerako trikuharria

Koordenatuak: 41°53′55″N 1°28′33″E / 41.8987°N 1.47578°E / 41.8987; 1.47578
Wikipedia, Entziklopedia askea
Llanerako trikuharria
Trikuharriaren sarrera.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaLleidako probintzia
EskualdeaSolsonès
Kataluniako udalerriaTorà
Biztanle entitate bakarLlanera
Koordenatuak41°53′55″N 1°28′33″E / 41.8987°N 1.47578°E / 41.8987; 1.47578
Map
Altitudea856 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura

Llanerako trikuharria, baita ere Mairuen Dorrea eta Vila de la Gola dels Bousko trikuharria (gertu dagoen masiagatik) bezala ezaguna, Kataluniako handiena eta hobeto kontserbatuena ere da. Joan Serra Vilaró-ren zuzendaritzapean, Solsonako Elizbarrutiko Arkeologia Museoaren zuzendaria alegia. 1916an hasi ziren indusketak lanak. Trikuharria Llanera herrian, egun, 1968tik, Torà udalerrian (Segarra eskualdea); Llobera herritik gertu dago, bestetik, (Solsonès eskualdea), Vila de la Gola dels Bous masiatik 500 metrotan.[1]

Trikuharriaren barrualdea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Llanera trikuharria duela 5.000 urte inguruko historiaurreko gizakiak eraikitako eraikuntza da, lauza handiekin eraikita, jendearen ehorzketa kolektiboak egiteko helburuarekin. Ehorzketak angeluzuzen gela handi batean egiten ziren eta hara ailegatzeko korridore zabal bat igaro behar zen. Megalito honen eraikuntza data azken Neolitoan dago kokatua (3.500 urte K.a.), baina K. a. 1500 urte arte erabili zen, megalitismo katalanaren apogeo epean, alegia. Karbono-14aren bidez 2550. urtean datatua dago.

Bertako giza aztarnak aztertu ondoren zera ondorioztatu da: gizaki haiek bataz besteko 26,4 urteko bizitza-itxaropena zuten eta zerealen nekazaritza oinarritutako komunitate txikietan bizi ziren nahiz eta ekonomia horren oinarria abeltzaintza izan (behiak, ardiak eta ahuntzak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Katalanez):Solsonako Elizbarrutiko Arkeologia Museoaren informazioa.