Llullaillacoko momiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
"Anderea". Izoztuak topatu zituzten hiru haurretako baten gorpua (liofilizatua).

Llullaillacoko momiak, Llullaillacoko haurrak edota Sumendiko haurrak, Inka Inperioaren garaiko bikain kontserbatutako hiru haurren gorpuek jasotako izendapenak dira. Llullaillaco sumendian 6.730 metroko garaieran topatu zituzten, Argentinako ipar-mendebaldeko Saltako probintziaren mendebaldean. Gaur egun Saltako Goi Mendiko Arkeologia Museoan ikusgai daude.

Hiru haurren momiek osatzen duten multzoa da: Mutikoa (7 urteko mutikoa), Tximistaren neskatoa (6 urteko neskatoa) eta Anderea (15 urteko neska).

1999aren martxoan, National Geographic Society elkarteak antolatu eta Johan Reinhard estatubatuar antropologoa eta Constanza Ceruti argentinar arkeologoaren zuzendaritzapeko argentinar eta peruar arkeologo eta mendizalez osatutako espedizio batek aurkitu zituen. Beren kontserbazio egoera hain bikaina zenez, aurkitzaileek gorpuak lotan zeudela ziruditela aipatu zuten. Haiekin batera 46 objektu ere topatu zituzten, tartean animalia eta gizakien itxurako miniatura, lanabesak eta elikagaiak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]