Edukira joan

Los tramposos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Los tramposos
Jatorria
Argitaratze-data1959
IzenburuaLos tramposos
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa
Iraupena88 minutu
Grabazio lekua(k)Madril
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Pedro Lazaga
Antzezlea(k)
Tony Leblanc
Antonio Ozores Puchol
Concha Velasco
Laura Valenzuela
José Luis López Vázquez
Fernando Sánchez Polack (en) Itzuli
Jesús Puente
Rafael Hernández (en) Itzuli
Antonio Giménez Escribano (en) Itzuli
Enrique Ávila (en) Itzuli
Elvira Quintillá
Antonio García-Riquelme Salvador (en) Itzuli
Manolo Gómez Bur
Venancio Muro (en) Itzuli
José Orjas (en) Itzuli
Erasmo Pascual (en) Itzuli
Pedro Fenollar (en) Itzuli
José María Rodero
Francisco Bernal (en) Itzuli
José Villasante (en) Itzuli





[[Kategoria:Fernando Sánchez Polack (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Rafael Hernández (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Antonio Giménez Escribano (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Enrique Ávila (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Antonio García-Riquelme Salvador (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Venancio Muro (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:José Orjas (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Erasmo Pascual (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Pedro Fenollar (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Francisco Bernal (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:José Villasante (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaAntón García Abril
Argazki-zuzendariaManuel Merino
Manuel Merino Rodríguez (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMadril

IMDB: tt0053373 Filmaffinity: 679333 Edit the value on Wikidata

Los tramposos (euskaraz Iruzurgileak) Pedro Lazaga espainiar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako antzezle nagusiak honako hauek izan ziren: Tony Leblanc, Antonio Ozores, Concha Velasco, Laura Valenzuela, Venancio Muro, José Luis López Vázquez eta Carlos Díaz de Mendoza.

Filma honetan Tony Leblanc eta Antonio Ozores aktoreek bi iruzurgile lotsagabe bikote bat antzeztu zuten, maitasunaren ondorioz heuren buruak bide onera eramaten saiatuko direlarik.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Virgilio (Tony Leblanc) eta Paco (Antonio Ozores) ganora gutxiko bi iruzurgile dira, 1950eko hamarkadako amaiera aldean Madrilen jendeari iruzur txikiak eginez bizian nolabait aurrera egiten saiatzen direlarik, nahiz eta batzuetan Carabanchelgo espetxera "bisitatxoren" bat egin, heuren bizitza nahiko alaia da. Halere, Virgilio iruzurgilea Julita (Concha Velasco) neska gazteaz maiteminduko da, Pacoren arreba dena, neska honek bere anaiaren bizimodua begi txarrez ikusirik, Paco anaia eta bere adiskidea de Virgiliok bizimodu zintzora bidetzeko konbentzituko dituelarik. Lasterrera heuren odola saltzea sosak ateratzeko lanbide ona ez dela garbi geldituko da (aurretik genealogia salmenta negozio batekin huts egin dutelarik), hortaz heuren negozioa sortzea erabakiko dute. Julita eta bere laguna den Katy (Laura Valenzuela) bidai agentzia batean mekanografo lanean dabiltzala ikusirik, bi iruzurgileek heuren turismo enpresa irekitzea erabakiko dute, VIRPA (Virgilio eta Paco), Madrilera datozen turistentzako bidai gidatuak antolatuz. Horretarako autobus-gidari bati autobus bat alokatuko dute (Katyren diruarekin eta neska koitadua kide kapitalista delarik). Hurrengo egunean, turista talde bat osatzea lortzen dutenean, gidaria aurkeztu eta bere autobusa hileta baterako behar duela esango die. Nola edo hala, Virgilio eta Pacok turista taldea turismo ibilbideko geltoki bat balitz bezala hiletara eramango dituzte. Ondoren, iruzurgile bikoteak turistak taberna batetara espainiar ardoa dastatzera eramango dituzte (kopuru handietan). Nahiz eta aurretik prestatutako ibilbideko inongo lekutatik ez iragan izan, turistak bat-bateko ibilbide harekin oso gustura gelditu eta negozio hura sekulako arrakasta bilakatuko da, hortaz Julita eta Katyren nagusiak bi iruzurgileen lehia gogorraren beldurrez, bere enpresan zonaldeko zuzendariorde gisa kontratatuko ditu. Filmaren amaieran bi iruzurgileak bi neska-lagunekin Madrileko etorbide batean bikote bakoitzak auto bana dituztela pozik eta alai agertuko dira.

Carlos Aguilar kritikariak Guía del cine español liburuan aipatutakoaren arabera, filma hau "bere erara, klasiko bat" omen da.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Guía del cine español. Aguilar, Carlos. 1023 orrialde. Catedra argitaletea, 2007. isbn=978-84-376-2419-8 (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]