Lourvier´s

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Lourvier´s gipuzkoar antzerki-taldea izan zen, 1989an eratua. Lourdes Bediak eta Javier Merinok sortu zuten, John Crawford-ek, piano-jotzaile ingelesak, lagunduta. Aurrerago, Óscar Terol elkartu zitzaien.

TVEren zenbait saiotan parte hartu izan dute, eta ETB2 telebista-katean sei urtez jarraian lan egin izan dute, asteroko umorezko programak pantailaratzen. Besteak beste, ¡Qué pasa pues! (1995-1998), Lourvier's Express (1999), eta 100% Vascos (1999-2000). Era berean, elkarlanean sortutako hainbat show komiko-musikal taularatu dituzte: Lourvier’s presenta a Lourvier’s, Tela Marinera, Rizando las ondas, Lourvier’s Saloon, Lourvier’s Story.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]