Lovaina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Lovaina / Leuven

 Flandria
Hiriaren erdiguneko eraikinak, horien artean udaletxea eta San Pedro eliza.
Hiriaren erdiguneko eraikinak, horien artean udaletxea eta San Pedro eliza.
bandera

armarria

Izen ofiziala Leuven
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Belgika
 Flandria
Flandriako Brabante
Koordenatuak 50° 53′ 00″ N, 04° 42′ 00″ E / 50.88333°N,4.70000°E / 50.88333; 4.70000Koordenatuak: 50° 53′ 00″ N, 04° 42′ 00″ E / 50.88333°N,4.70000°E / 50.88333; 4.70000
Lovaina / Leuven hemen kokatua: Belgika
Lovaina / Leuven
Lovaina / Leuven
Eremua 56,63 km2
Posta kodea 3000
Biztanleria 95.463 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.685,73 bizt./km²
http://www.leuven.be

Lovaina edo Leuven[1] (nederlanderaz Leuven, frantsesez Louvain, alemanez Löwen) Belgikako hiri unibertsitario bat da, Flandriako Brabanten kokatua, Dyle ibaiaren ertzean, Brusela hiritik 28 kilometrora.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kulturagune garrantzitsua da XIV. mendean sortu zen flandestar unibertsitateari esker eta ondo gorde ditu, bestalde, garai bateko monumentuak: XII. mendeko gaztelua, XV. mendeko udaletxe gotikoa, XV-XVI. mendeetako Saint-Pierre eliza gotikoa, Saint-Jacques eliza (XII-XVI. m.), Saint-Michel eliza barrokoa (XVII. m.), XII. mendeko abatetxea, XV-XVIII. mendeetako komentua eta XIV. mendeko unibertsitatea, 1425ean sortua eta Herbehereetako unibertsitate zaharrena dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IX. mendean sortu zen Lovainako hiria, germaniar enperadore batek normandiarrei aurre egiteko eraiki zuen gazteluaren inguruan hain zuzen. XI. menderako hiri garrantzitsua zen, bertan bizi izan baitziren Lovainako kondeak lehendabizi eta Brabanteko dukeak, ondoren. XIV. mendean Europako hiri handienetakoa zen (ehungintzari esker nagusiki). Hiritarren eta nobleen arteko liskarrak zirela eta, Flandesera eta Ingalaterrara aldatu ziren ehungintzako lantegi nagusiak eta Brusela bihurtu zen Brabanteko hiriburu.

Flandriar eta valoniarren arteko tirabiren ondorioz, 1968an bitan zatitu zuten, eta frantses hiztunek hiri berri bat sortu zuten, Leuven Berria (Louvain-la-Neuve). Leuven Berrian ezarri zuten beren unibertsitatea, Lovainako Unibertsitate Katolikoa (frantsesez: Université Catholique de Louvain, nederlanderaz: Katholieke Universiteit Leuven).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lovainako Unibertsitate Katolikoa da hiriko ekonomiaren ardatz nagusia.

Nekazaritzako eremu oparo baten erdian dago; industriagune garrantzitsua ere bada (destilategiak, garagardogintza, mekanika, automobilgintza, kimika, janari industria, larrugintza). Leuvenen beste bereizgarrietako bat da han sortutako Stella Artois garagardo marka famatua. 1366an hasi ziren hiri hartan garagardoa egiten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lovaina Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Belgika
Artikulu hau Belgikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.