Luar (telebista saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Casares, Mucha e Nucha, Xosé Ramón Gayoso eta Luis Zahera, Luar saioaren 801. grabaketan zehar.

Luar (galizieraz "Ilargi argi"), Televisión de Galicia katearen musika eta ikuskizun saio bat da. 1992ko irailaren 18tik etengabe Xosé Ramón Gayoso aurkezleak aurkezten du eta Galizian katearen ordutegi horretako saiorik ikusiena da.

Galiziako ikusleez gain munduan barna dauden galiziar etorkinen artean ere ospe handia du, haiengana Galicia TV nazioarteko katearen bitartez heldu da.

Euskal Herrian zenbait urtez ETB 2 katean larunbata goizez emititu ohi zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]