Lula Romero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lula Romero
Bizitza
JaiotzaPalma Mallorcakoa, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

lularomero.com
Instagram: lula_romer Edit the value on Wikidata

Lula Romero, María de la Luz Romero Garrido (Palma Mallorcakoa, 1976) musika elektroakustiko eta akustikoko konpositore da, eta doktoretza artistikoa egiten dihardu Grazko (Austria) Musika eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean. Konposizio, piano eta artearen historiako titulua du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Romerok goi-mailako titulua du Konposizioan eta Piano Profesionalean, “Manuel Castillo” Musika Kontserbatorio Nagusiak (Sevilla) emana, eta Artearen Historian lizentziatua da hiri bereko unibertsitatean. Konpositore lana eta irakasle lana uztartu zituen Sevillako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Konposizioaren Oinarrien arloan. Prestakuntza osatzeko, Konposizioari buruzko Master titulua lortu zuen La Hayako Royal Conservatoire izenekoan, Gilius van Bergeijk eta Cornelis de Bondt irakasle direla. Gaur egun Berlinen bizi da eta bertan lan egiten du.[1][2]

Bere lanak musika garaikideko taldeek interpretatu dituzte, besteak beste: KNM Ensemble Berlin, Vertixe Sonora Ensemble, Nieuw Ensemble, Ligeti Academy Ensemble, Zafraan Ensemble, RadaR Ensemble, Grup Instrumental de Valencia, Grupo Dhamar, Krater Ensemble, NEOSBrass, Rosa Ensemble, Ensemble Espacio Sinkro, Taller Sonoro, eta Alberto Rosado pianistak[3]

Musika estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere konposizio-lanean, Romerok espazioaren, materialaren, egituraren eta formaren fenomenoak eta soinu-materiala aztertzen ditu, berdintasun sozialaren eta feminismoaren teoriei eta praktikei dagokienez.[4] Bere konposizioetan saiatzen da musika ez dadila kontsumo-objektu edo dekorazio-arte hutsa izan, baizik eta haratago doan zerbait. Haren lanek pasibo ez izatera gonbidatzen gaituzte, eta aukera berriak sortzen dituzte. Egitura konplexu baten bidez, idazlanak ez du bilatzen autorearen banakotasuna edo sentsibilitatea adieraztea, bestearekin elkartzea baizik. Bere hitzetan:[5]

Arteak entzulearengana heldu beharko luke, ez sinpleki, kontsumo-objektu bihurtuz edo artistaren "adierazpen" bihurtuz, baizik eta aukera berriak sortuz.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • An index deconstruction. Elektroakustika
  • Displaced (2020) Chamber Orchestrarako[6]
  • Nomadic Traces (2019) pianorako[7]
  • Dérive (2017) string quartet eta live electronics-erako[8]
  • Entmündigung (2015) 2 soprano, alto live electronics-erako[9]
  • Desencuentros (2012) 2 piano eta live-electronics-erako[10]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019an argitaratu zen bere Potrait-CDa "Edition Zeitgenössiche Musik" (WERGO) seriean, Deutscher Musikrat-ek ekoitzia.[1]
  • ins Offene (2012-13) 10 instrumentutarako eta zuzeneko elektronikarako[11]
  • SEGMOD MTRAK (2018) pieza elektronikoa, SEGMOD bidez sortua non-standard soinu-sintesia[12]
  • Epigramas wieder ein mitternächtiger Tag (2015), flauta bakarrarentzako pieza Alessandra Rombolá: flauta[13]

Sariak[1][3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017an, Deutsches Studienzentrum egoitza (Venezia).
  • 2015ean eta 2012an, Experimentalstudio Freiburg, Kompositionsstipendiumak
  • 2014. urtean, GGIGA-HERTZ Production-ekin, zkm-tik
  • 2011n, Berlin-Rheinsberger Kompositionspreis
  • Fundación Autor - CDMC 2010 sariaren ohorezko aipamena, profil perdu lanagatik.
  • 2010ean, Ligeti Academyrentzat konpositore hautatu zuten (Ο-Schönberg Ensemble-koa).
  • Espainiako Kultura Ministerioaren 2008ko CDMCren konposizio-saria jaso zuen, ensemblerako in constant sorrow konposizioagatik.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]