Edukira joan

Luma (idazketa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luxuzko luma bat

Luma, halaber, «hegatsa» edo «idazluma» gainazal bat tindatzeko erabiltzen den gailu bat da, normalean paperean idatzi edo marrazteko.[1] Hasierako lumek, hala nola kalamu-lumak, hegazti-lumak, dip lumak eta marralumak, muturrean edo hutsunetxo batean tinta-kopuru txikia gordetzen zuten. Hori dela eta, aldizka berriz kargatu behar izaten ziren, luma-muturra tintontzi batean murgilduz.[2][3] Gaur egun, luma mota horiek erabilera bereziak dituzte, esate baterako, ilustrazioan eta kaligrafian. Bolalumek, rollerball lumek, luma estilografikoek eta errotuladoreek ordezkatu dituzte iraganean idazteko erabiltzen ziren lumak (kalamu-luma, hegazti-luma eta dip luma).[4] Marralumak, marrazteko eta kartografia egiteko erabiltzen zirenak, Rapidograph marka bezalako estilografoekin ordezkatu dira.[5] Boligrafo modernoek tinta gordetzeko barne-andelak dituzte, eta, beraz, ez dute tintan busti beharrik idazterakoan.[6]

Gaur egungoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo lumak punta eta tintaren mekanismoaren arabera sailkatzen dira:

  • Bolalumak koipez egindako tinta likatsua du, eta idazteko gainazalaren gainean biratuz esfera txiki eta gogor baten bidez idazten du. Puntako hobi batean egoten da eutsita esfera, erdia kanpoan duela eta beste erdia lumaren biltegiko tintan murgildua. Esfera biratzean, tinta eramaten du eta bola bustitzen du biltegitik kanpoaldera. Esferak milimetro bat baino gutxiagoko diametroa izan ohi du eta letoiz, altzairuz edo tungsteno karburoz egina egoten da.[7] Tintak ez du papera bustitzen eta lumaren puntan geratzen da beti, kapilaritatea dela eta; hori guztia tintaren likatasun handiari esker da. Bestalde, tinta kopuru txiki bat gordetzen du eta horrela idatzitakoa ia berehala lehortzen da; ondorioz, tintak beste luma batzuetakoak baino gehiago irauten du. Bolalumak fidagarriak, erabilera anitzekoak eta sendoak dira; gainera, prezio desberdin askotan daude eskuragarri. Eguneroko idazketarako tresna gisa, luma estilografikoak ordezkatu dituzte.
  • Gelezko lumek bolalumen antzera funtzionatzen dute: lumaren puntan biratzen den esfera dago eta bertan gordetzen du tinta. Aldiz, koipez egindako bolalumen tinta ez bezala, gelezko lumen tinta urez egindako gel pigmentatu batez eginik dago.[8] Tintaren loditasun eta opakutasunari esker, gainazal ilunetan ikusgarriagoa da bolalumen edo arkatz markatzaileen tinta baino. Gelezko lumak idazketa eta ilustrazio mota askotarako erabili daitezke. Gelak tindugai disolbagarrien mugak ez dituenez, kolore berriak eta tinta berezi batzuk sortzeko aukera ematen du. Gelezko lumak, beraz, kolore mota askotan daude eskuragarri: kolore bizi edo saturatuak, pastel koloreak, neon koloreak, kolore metalikoak, tinta distiratsuak, ilunean distiratzen duten tintak…
  • Rollerball luma bat urez egindako tinta duen luma da, eta bolalumen puntako esfera antzekoa dute. Gelezko lumak rollerball lumen azpikategoria gisa sailkatzen dira. Hala ere, «gelezko luma» terminoa hain zabaldua eta ezaguna denez, «rollerball» praktikoki tinta likidoa duten lumentzat erabiltzen da.[9] Rollerball lumen likatasuna txikiagoa da koipez egindako tinta duten bolalumena baino, eta horrek lumaren funtzionamenduan eragiten du. Tinta errazago isurtzen delako eta paperak errazago xurgatzen duelako, tinta gehiago gordetzen da oro har. Ondorioz, marraztutako marrak etengabekoak dira; izan ere, bolaluma batek  bere tintarekin bete ezin dituen hutsune txikiak betetzen ditu. Bolalumak baino tinta likatsu gehiago dutenez, rollerball lumen idazkerak denbora gehiago behar du paperean lehortzeko, eta paper finean iragazi egin daiteke. Rollerball lumaren punta paperaren kontra eustean, tinta etengabe ateratzen da puntatik kapilaritate-eraginez, luma estilografikoetan bezala; horrek tinta orbanak eragin ditzake. Bolaluma baten egokitasuna eta luma estilografiko baten «tinta busti» efektua bateratzeko diseinatu zen rollerball luma. Rollerball luma ordezkagarriak berriki salgai daude; normalean, luma estilografikoen tinta duten kartutxoak izaten dituzte.
  • Arkatz markatzaile edo errotuladore batek zuntzezko punta porotsua du eta normalean biltegiko tintaz bustia egoten da.[10] Tinta luma-muturretik atera ahala, biltegitiknormalean muturrean erabiltzen denaren antzeko material porotsuz osatuta egoten datinta berria ateratzen da grabitatearen eta kapilaritatearen-eraginez. Luma estilografikoetan bezala, errotuladoreen tinta kapilaritatearen-eraginez irteten da puntatik gainazal porotsuetan idaztean. Hala ere, luma estilografikoak ez bezala, errotuladore askok modu fidagarrian idatz dezakete tintarekin bustiak dauden gainazal irristakor eta iragazgaitzetan. Horrelako erabileretan, markatzaile edo errotuladoreari, tinta normalean ez zaio etengabe ateratzen, idazteko gainazalaren gainean eusten zaionean. Punta fina duten errotuladore txikienak paperean idazteko erabiltzen dira. Tamaina ertaineko errotuladoreak marrazteko eta koloreztatzeko erabiltzen dituzte umeek. Tamaina handikoak, aldiz, «errotuladore» deritzenak, neurri handiagoan idazteko erabiliak izaten dira, papera ez den gainazaletan idazteko: hala nola kartoizko kaxetan eta arbel zurietan. «Klarion likido» eta «arbeleko errotuladore» deitzen zaien errotuladore espezializatuak arbeletan idazteko erabiltzen dira. Punta zabala duten errotuladoreak eta tinta bizia baina gardena dutenak, errotuladore fluoreszenteak dira, eta jada idatzia edo inprimatua dagoen testu bat azpimarratzeko erabiltzen dira. Umeentzat edo aldi batez idazteko diseinatutako lumek (adibidez arbela zurietan edo erretroproiektoreetan idaztekoak), iraunkorra ez den tinta erabili ohi dute. Garraio kutxak edo bestelako paketeak etiketatzeko erabiltzen diren errotuladore handiek tinta iraunkorra erabiltzen dute.
  • Pintzel-lumen idazteko punta pintzel txiki baten erakoa da, tinta-biltegiko likidoz bustia egoten dena. Tinta biltegi hori, luma estilografikoek eta rollerball lumek dutenaren antzekoa da.[11] Pintzel-lumak berriz betetzekoak edo behin erabili eta botatzekoak izan daitezke; tinta urez eginekoa edo iragazgaitza izaten da. Errotuladoreekin alderatuta, pintzel-lumek punta askoz malguagoa dute. Pintzel-lumak txinatar eta japoniar kaligrafiarako erabiltzen diren tintazko pintzelen ordezkapen argiak dira; hala ere, gaur egun beste kaligrafia mota batzuetan ere erabiltzen dituzte, eta ilustratzaileek eta marrazkigile profesionalek ere erabiltzen dituzte. Artista horientzat luma mota horien abantaila nagusia da puntan egindako presioaren arabera marra-lodiera alda daitekeela.
  • Estilete luma tinta erabiltzen ez duen idazteko tresna da, eta idatzi beharreko gainazalean markak uzten ditu marratuz edo zuloak eginez. Horregatik, luma-muturra normalean metalezko mutur zorrotz bat izaten da. Tresna hori idazteko ez den markak egiteko ere erabiltzen da, hala nola buztingintzan moldatzeko edo zizelkatzeko. «Estilete» hitza, halaber, gailu teknologikoetarako erabiltzen den luma itxurako osagarri batentzat ere erabiltzen da; izan ere, doitasun handiagoa dute ukipen-pantaila erabiltzeko hatzamar soilak baino. Badira mutur batean bolaluma eta beste muturrean estilete luma elkartzen dituzten produktu batzuk.
Gelezko luma batek (goikoak) eta bolaluma batek (azpikoak) egindako marrak
Pintzel-luma
Rollerball luma
Errotuladore baten punta
Estilete luma
Gelezko luma


Luma mota historiko hauek jada ez dira erabiltzen idazteko tresna gisa, baina kaligrafoek eta beste artista mota batzuek erabil ditzakete:

  • Luma estilografikoek ur-oinarriko tinta erabiltzen dute, luma-muturraren bidez askatzen dena. Luma-muturra, oro har, metalezko pieza lau bat da, eta puntatik barrurantz hedatzen den zirrikitu bat dauka.[12] Grabitatearen eraginez, tinta biltegitik luma-muturrera mugitzen da, hodi baten bidez. Hodi hori, oro har, material trinko batez egindako bloke berezi bat da, kanal edo ildo moztuak dituena. Idaztean, kapilaritate-eraginaren bitartez, tinta zirrikitutik ateratzen da. Luma estilografikoaren muturrak –bolaluma arrunta, gelezko luma edo rollerball luma ez bezala– ez dauka mugimendurik duen piezarik. Luma honen tinta-biltegiak betegarriak edo erabilera bakarrekoak izan daitezke. Erabilera bakarreko andelei «tinta-kartutxo» esaten zaie. Andela betegarriei «kartutxo bihurgailu» esaten zaie. Andel-mota honetako lumek muturraren bidez tintontzi batetik tinta xurgatzeko mekanismo bat izan dezakete (adibidez, pistoi bat), edo bestela, tantako pipeta batekin berriz bete behar izaten dira. Erabilera bakarreko andelak erabiltzeko diseinatuta dauden luma batzuek andela betegarriak erabil dezakete. Luma estilografikoek tinta iraunkorra edo ez-iraunkorra erabil dezakete.
  • Dip luma (tintontzian murgildu behar delako) metalezko punta batez osatuta dago, tinta-kapilarren bidezko kanalak dituena, luma estilografiko baten antzera, eta normalean egurrezkoa den helduleku edo euskarri batean muntatuta dago. «Dip luma» izena du, berez ez duelako tinta-biltegi propiorik, eta, horregatik, behin eta berriz murgildu behar izaten da tintontzian lumaren muturra berriz tintaz kargatzeko, idazten edo marrazten ari den bitartean. Luma honek hainbat abantaila ditu luma estilografikoarekin alderatuta: tinta iragazgaitz pigmentatuak (partikula eta lotzaileetan oinarritutakoak) erabil ditzake, hala nola tinta txinatarra, marrazteko tintak edo tinta akrilikoak, horiek luma estilografiko bat hondatuko luketelako trabak sortuz; eta halaber, burdin-galotako tinta tradizionala erabil dezake, korrosioa eragin dezakeena luma estilografikoetan. Gaur egun, dip lumak batez ere ilustrazioan, kaligrafian eta komikietan erabiltzen dira. Punta oso mehea duen dip luma mota bat, crowquill izenarekin ezagutzen dena (literalki «erleztarraren lumatxoa»), oso estimatua da artistentzat, hala nola David Stone Martin eta Jay Lynch bezalakoentzat, bere punta metaliko malguak presioaren araberako lerro mehe, testura eta tonu anitz sortzeko gai delako marrazketan zehar.
  • Tinta-pintzela Ekialdeko Asiako kaligrafiaren idazteko tresna tradizionala da. Pintzelaren gorputza banbuaz egin daiteke, edo material bitxiagoekin, hala nola sandalo gorriz, beiraz, hortzez, zilarrez eta urrez. Pintzelaren burua animalia askoren ilez (edo lumaz) egin daiteke; besteak beste, erbinude, untxi, orein, oilo, ahate, ahuntz, txerri eta tigreen ilez. Txinan eta Japonian badago, halaber, jaioberri baten ilearekin pintzela sortzearen tradizioa, bizitzan behin izaten den oroigarri gisa. Ohitura hori antzinako jakintsu txinatar baten kondairari lotuta dago; jakintsu horrek Inperioaren azterketetan lehen postua lortu zuen, berarentzat pertsonalizatutako pintzel bat erabiliz. Kaligrafia-pintzelak kaligrafoaren besoaren luzapen gisa hartzen dira. Gaur egun, kaligrafia boligrafoarekin ere egin daiteke, baina boligrafo-kaligrafiak ez du pintzel tradizionalaren kaligrafiaren maila eta ospea.
  • Idazteko luma hegazti handi baten hegaldiko lumatik egindako idaz tresna da, gehienetan antzara baten lumatik. Luma egiteko, zahartze-prozesuaren bidez edo bero-tratamenduaren bidez ondu behar da luma. Ondoren, ardatzean zirrikitu bat moztu eta aldeak zizelkatu egiten dira punta zorrotz bat sortzeko. Praktika pixka batekin, egokiak diren lumak azkar eta merke bihur daitezke idazteko luma, labana txiki bat eta bero-iturri bat besterik gabe erabiliz. Luma horiek erraz eskuratzen direnez, idazteko tresna nagusi izan ziren denbora luzez Mendebaldean (VI. mendetik XIX. mendera arte); metalezko lumatxoak, luma estolografikoak eta, azkenean, boligrafoak kopuru handitan fabrikatzen hasi ziren arte. Idazteko lumak, ondorengo metalezko lumatxoak bezala, noizean behin, tintan murgildu behar izaten dira haiekin idatzi bitartean.
  • Kalamu-luma kanaberaz edo banbuz egiten da, eta mutur estu bat daukate, mozketa fin bat duena. Bere mekanismoa, funtsean, idazteko luma edo metalezko lumatxo baten antzekoa da. Kalamu-luma ia erabat desagertu da, baina oraindik ere, Indiako eta Pakistaneko eskualde batzuetan, ikasle gazteek erabiltzen dute; han, horrelako lumekin ikasten dute idazten, «Takhti» izeneko egurrezko taula txikietan.[13]
  • Paper-luma, Nasima Akhtarrek 2007an Jashore-n (Bangladesh) asmatu zuena, paperez egindako idazteko tresna jasangarria da. Boligrafo hauek biodegradagarriak dira eta oinarrian haziak dituzte; horri esker, erabili ondoren landatu daitezke, eta hainbat landare hazten dira bertatik.[14]
Tinta-pintzela
Kalamu-luma


Idazteko luma eta tinta
Dip luma



Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Pen | Definition of Pen by Merriam-Webster» web.archive.org 2021-10-06 (kontsulta data: 2025-04-11).
  2. (Ingelesez) Johannessen, Christian Mosbæk; Leeuwen, Theo van. (2017-09-18). The Materiality of Writing: A Trace Making Perspective. Routledge ISBN 978-1-134-98646-0. (kontsulta data: 2025-04-11).
  3. (Ingelesez) Greetham, David C.. (2015-10-28). Textual Scholarship: An Introduction. Routledge ISBN 978-1-136-75579-8. (kontsulta data: 2025-04-11).
  4. "pen." Word Histories and Mysteries. Boston: Houghton Mifflin, 2004. Credo Reference. Web. 13 September 2007. ^
  5. (Ingelesez) Emmons, Paul. (2019-04-01). Drawing Imagining Building: Embodiment in Architectural Design Practices. Routledge ISBN 978-1-317-17952-8. (kontsulta data: 2025-04-11).
  6. (Ingelesez) Silva, Patricia; Pauli, Erika. (2009). Modern Times. Marshall Cavendish ISBN 978-0-7614-4322-3. (kontsulta data: 2025-04-11).
  7. (Ingelesez) «How does a ball point pen work?» HowStuffWorks 1970-01-01 (kontsulta data: 2025-04-11).
  8. «The Last Word: Just for the gel of it» pubsapp.acs.org (kontsulta data: 2025-04-11).
  9. (Ingelesez) Florey, Kitty Burns. (2013-10-08). Script and Scribble: The Rise and Fall of Handwriting. Melville House ISBN 978-1-61219-305-2. (kontsulta data: 2025-04-11).
  10. (Ingelesez) Sgamellotti, Antonio; Brunetti, Brunetto Giovanni; Miliani, Costanza. (2020-07-01). Science and Art: The Contemporary Painted Surface. Royal Society of Chemistry ISBN 978-1-78801-469-4. (kontsulta data: 2025-04-11).
  11. (Ingelesez) Stephenson, Jonathan. (1987). Graphic Design Materials & Equipment: An International Directory. Chartwell Books ISBN 978-1-55521-078-6. (kontsulta data: 2025-04-11).
  12. (Ingelesez) Lambrou, Andreas. (1989). Fountain Pens: Vintage and Modern. Sotheby's Publications ISBN 978-0-85667-362-7. (kontsulta data: 2025-04-11).
  13. (Ingelesez) Farah, Iffat. (1991-10-01). School ka sabaq: Literacy in a girls' primary school in rural Pakistan. (kontsulta data: 2025-04-11).
  14. (Ingelesez) «Paper pens that can also grow into plants!» The Daily Star 2023-07-22 (kontsulta data: 2025-04-11).