Luminiszentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
UV-fotoluminiszentzia diagnostiko mikrobiologikoetan
Luminolol eta hemoglobina, kimioluminiszentziaren adibidea.

Luminiszentzia bero iturririk gabeko argiaren emisio espontaneoa da, “argi hotza” ere deitua; erreakzio kimikoek, energia elektrikoak, mugimendu azpiatomikoek edo beira batean egindako esfortzuak (piezoelektrizitatea) sortu dezake.

Solido batek erradiazio iturri batetik energia jasotzen duenean, egitura elektronikoak xurgatzen du eta ondoren argi modura askatzen da elektroiak bere tokira itzultzen direnean.[1][2]

Abiazioan aginteak, eskularruak eta nabigaziorako instrumentu eta markatze-sistemak askotan material luminiszentez  estalita daude; prozesu honi luminizatzea deitzen zaio.[3]

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri ala iturriaren arabera luminiszentzia mota ezberdin daude:

  1. Kimioluminiszentzia, erreakzio kimiko baten ondorio den argi emisioa.
    1. Bioluminiszentzia, organismo bizidunetan gertatzen diren erreakzio biokimikoen ondorioa.
    2. Elektrokimioluminiszentzia, erreakzio elektrokimikoaren ondorioa.
    3. Lioluminiszentzia, disolbatzaile likido batean solido bat (normalean bortizki irradiatutakoa) disolbatzearen ondorioa.
    4. Kandoluminiszentzia, tenperatura altuetan zenbait materialek emititzen duten argia.
  2. Kristaloluminiszentzia, kristalizazio prozeduran zehar agertzen den argi emisioa.
  3. Elektroluminiszentzia, substantzia batean zehar igarotzen den korronte elektrikoaren ondorioa.
    1. Katodoluminiszentzia, material bat elektroiez irradiatzean emititzen den argia.
  4. Mekanoluminiszentzia, solido batean burutzen den akzio mekaniko baten ondorioz sortzen den argi emisioa.
    1. Triboluminiszentzia, material bat marratzean, zanpatzean edota igurtzean apurtzen diren loturek askatzen duten energiaren ondorioz sortzen den argia.
    2. Fraktoluminiszentzia, zenbait kristalen loturak apurtzearen ondorio dena.
    3. Piezoluminiszentzia, zenbait solido zanpatzean sortzen dena.[4]
    4. Sonoluminiszentzia, solido bat soinuarekin kitzikatzean sortzen diren burbuilen lehertzeak sortuta.
  5. Fotoluminiszentzia, fotoien absortzioaren ondorioz sortzen den argi emisioa.
    1. Fluoreszentzia, singlete-singlete erlaxazio elektronikoaren ondorio dena.
    2. Fosforeszentzia, triplete-singlete erlaxazio elektronikoaren ondorio dena.
  6. Erradioluminiszentzia, ionizazio erradiazioaren bidez egindako bonbardaketaren ondorioz sortzen den argi emisioa.
  7. Termoluminiszentzia, substantzia batek berotzean absorbatu duen energiaren emisioa.[5]
    1. Krioluminiszentzia, objektu bat hoztearen ondorio dena.[6]

Erabilpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. LED diodoa (ingelesez Light-Emitting-Diode), elektroluminiszentziaren ondorioz sortzen da argia.[7]
  2. Fosforoak, erradiazio elektromagnetikoa zein partikulen erradiazioa bezalako energia altuak erabiliz kitzikatu diren zenbait materialek igortzen duten argia.
  3. Laserrak eta lanpara industrialak.
  4. Fosforo termometroak, fosforeszentzia bidez tenperatura neurtzen dituztenak.
  5. Datazio termoluminiszentzikoa
  6. Termoluminiszentzia dosimetroa.
  7. Behaketa ez-disruptiboa prozesu zelularretan.

Luminiszentzia zenbait mineraletan ematen da hauek potentzia baxuko ultramore edota erradiazio infragorri elektromagnetikoen aurrean jartzerakoan (esaterako eskuko UV lanparekin). Propietate hau mineralen identifikaziorako erabilgarria da, bai laborategian bai landan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Valeur, Bernard; Berberan-Santos, Mário N. (2011-06) «A Brief History of Fluorescence and Phosphorescence before the Emergence of Quantum Theory» Journal of Chemical Education (6): 731–738 doi:10.1021/ed100182h ISSN 0021-9584 . Noiz kontsultatua: 2019-12-11.
  2. Wiedemann, Eilhard (1888) «Ueber Fluorescenz und Phosphorescenz I. Abhandlung» Annalen der Physik und Chemie (7): 446–463 doi:10.1002/andp.18882700703 ISSN 0003-3804 . Noiz kontsultatua: 2019-12-11.
  3. Atari, N.A. (1982-06) «Piezoluminescence phenomenon» Physics Letters A (1-2): 93–96 doi:10.1016/0375-9601(82)90060-3 ISSN 0375-9601 . Noiz kontsultatua: 2019-12-11.
  4. Cooper, John R. (2003) Radioactive releases in the environment : impact and assessment J. Wiley ISBN 0-470-86437-0 PMC 54416341 . Noiz kontsultatua: 2019-12-11.
  5. Synthesis, Characterization and Photoluminescence of ZrO2:Eu3+ Nanocrystals, . Noiz kontsultatua: 2019/12/11.
  6. SIDRAN, MIRIAM (1968) «The Luminescence of the Moon» Advances in Astronomy and Astrophysics (Elsevier): 279–307 ISBN 978-1-4831-9924-5 . Noiz kontsultatua: 2019-12-11.
  7. Jorio, Ado, Hrsg. (2008) Carbon nanotubes : advanced topics in the synthesis, structure, properties and applications Springer ISBN 978-3-540-72864-1 PMC 227006337 . Noiz kontsultatua: 2019-12-11.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]