Edukira joan

Lurpeko meategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurpeko meategia

Lurpeko meategia mineralak ustiatzeko metodo bat da, lurraren azpian egiten dena. Hobira iristeko sarbideak aire zabalekoan baino konplexuagoak dira: lurrean beheranzko meazuloak egiten dira ustiatu beharreko hobira iritsi arte. Hau lortzen denean, geruzarekiko paraleloak diren meazuloak eta beste zeharkako batzuk egiten dira mineraleraino iristeko. Erauzitako materiala bagoneta edo kamioien bidez garraiatzen da edo igogailuen bidez ateratzen da lurzorura. Lurpeko meategietan lan egin ahal izateko honako zerbitzu hauek egotea ezinbestekoa da: aireztapena errazteko aire-ponpa eta haizagailuak, lurpean sor daitekeen ura kanporatzeko ponpa zurgatzaileak, ustiapen-eremurako horniketa-zerbitzua, langileak batetik bestera mugitu ahal izateko bideak eta materialaren mantentzerako zerbitzua. Lurrazalera ateratako mineralen ezaugarrien arabera, prozesu ezberdinak aplikatuko zaizkie saldu aurretik: prozesu mekanikoa (xehe-xehe egin, garbitu, sailkatu, etab.), prozesu fisikoak (material erabilgarria kontzentratu) edota prozesu fisiko-kimiko konplexuagoak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]