Lurperatze Santua (Liazasolokoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lurperatze Santua (Liazasolokoa)
A293 Catedral de Terrassa, el Sant Enterrament de Martín Díez.jpg
Jatorria
Sortzailea Martin Díez Liatzasolokoa
Ezaugarriak

Lurperatze Santuae (katalanez: El Sant Enterrament) Martin Díez Liatzasolokoak 1539 eta 1544 artean egin zuen multzo eskultoriko ospetsua da. Terrassako (Bartzelonako probintzia) Espiritu Santuaren elizaren gurutzaduran erakusgai dago.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Díez Liatzasolokoa eskultorea Kataluniako Pizkunde garaiko garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere jatorria urtetan zalantzazkoa izan da; nahiz eta jatorria euskalduna edo nafarra zela uste izatea, gaur egun, bere testamentuari esker, badakigu Gipuzkoako Otxabar izeneko lan-maisu baten semea zen. Bere lan nagusa Katalunian egin zuen, batez ere Bartzelonako tailer batean, hiriko garrantzitsuenetariko bat.

Lurperatze Santua erakusten zuten eskulturak XVI. mendean sartu ziren Penintsulan. Eragina Italiatik eta Frantziatik zetorren. Gehien ezagutzen diren lanak Niccolò dell'Arca eta Guido Mazzoni italiar maisuenak izan ziren; baita ere Espainian Juan de Juniren lanak.

Multzo honen enkargua 1539an egin zen. Egiteko dirua Terrasako San Pedro elizaren fededunek bildu zuten. Prezioa garaiko 273 liberakoa izan zen.[2] 1540an, aldiz, multzoa Espiritu Santuaren elizan kokatzea erabaki zen.

Espainiako Gerra Zibilan multzoak kalte handiak pairatu zituen baina zatiak gordeak izan dira eta, gerra bukatu ondoren, erregina izan zen.[3]

Multzoaren pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi dira irudiak, Jesusena nagusia:

Multzo osoa neurri hauek ditu: 391 x 162 zm.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan osoa harzuriz egina dago. Erdian aldare antzeko tumulu bat dago. Gainean, Jesus etzanda dago, hilda. Haren anatomia zehaztasun guztiekin dago jasota. Luzez etzanda, besoak gorputzaren alboetan dauzka eta burua eskuin aldera begira dago; horri esker ikusleak hobeto ikus dezake. Tumuluaren bi albotan San Josef Arimateakoa eta San Nikodemus daude. Gainontzeko irudiak Kristoren atzean bigarren planoan daude.

Irudi bakoitzak bere pertsonalitatea eta sentimenduak adierazten ditu. Guztiek Jesusen heriotzaren aurrean erreakzionatzen ari dira. Jarrerak hauek dira: buru makur, eskuak altzoan eroriak... beren baitan bilduak egongo balira bezala.

Irdui deigarriena eta hobeto egina Andra Mariarena da. Aurpegian minaren sentimendua islatzen da; horretan Michelangeloren eragina ikusi izan da. Italiako estiloaren aldeko joera hori ere jantzien tolesetan ikus daiteke. Egileak Kristoren hil oihalean sinatu zuen: «Opus Martín Díez de Liatzasolo. 1542»[4]

Zehaztasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://elmon.cat/monterrassa/societat/catedral-basilica-del-sant-esperit-terrassa
  2. Verrié, Federico Pablo. Mil Joyas del Arte Español. II: Edad moderna y contemporánea. Bartzelona: Instituto Gallach de Librería y Ediciones, 1948, 46 or.
  3. http://www.poblesdecatalunya.cat/element.php?e=5685
  4. Verrié, Federico Pablo. Mil Joyas del Arte Español. II: Edad moderna y contemporánea. Bartzelona: Instituto Gallach de Librería y Ediciones, 1948, 47 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lurperatze Santua (Liazasolokoa) Aldatu lotura Wikidatan