Lurraren Adiskideen Sarea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurraren Adiskideen Sarea
Friends of the Earth logo.svg
Datuak
Izen laburra FoEI
Mota environmental organization (en) Itzuli eta gobernuz kanpoko erakundea
Herrialdea Danimarka
Jarduera
Kidetza European Environmental Bureau (en) Itzuli
Historia
Sorrera 1971

foei.org


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.png

Lurraren Adiskideen Sarea mundu osoko erakunde nazionalak biltzen dituen nazioarteko erakundea, helburu nagusitzat ingurumena babestea duena. 1971n sortu zuten Frantzia, Alemania, Suedia, Erresuma Batua eta Estatu Batuetako talde nazionalek. Egoitza nagusia Amsterdamen du. 1994rako 14 milioi kide zituen 50 herrialdetan. Erakundea talde nazional autonomoetan dago egituratuta, eta hauek federazioak agindutakoa onartzen eta betetzen dute.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundeak adierazitako helburuak: gizakiak ingurumenean eragindako kalteak konpontzea, munduko ekologia-, kultura- eta etnia-aniztasuna zaintzea, jendearen parte-hartzea handitzea eta eremu guztietan garapen sostengarria bultzatzea. Hori guztia jendea heziz, presio politikoaren bidez, propagandarekin, protesta bakezaleak eginez eta batzuetan ekintza zuzenak eginez ere lortu nahi dute. Horrez gainera, ezinbestekotzat jotzen dute koordinazioa. Nazio bakoitzak informazio desberdina jasotzen duela eta ikuspegi desberdina duela kontuan harturik, erakundea gune garrantzitsua da horiek denak bildu, eztabaidatu eta nazioarteko ekimenak proposatzeko. Informazioa bata besteari adierazteaz gainera, esperientziak, ezagutzak eta baliabideak ere trukatzen dituzte, eta kide nazional bakoitzaren garapenei laguntza eskaintzen diete. Nazioarteko kanpainetan airearen eta uraren kutsaduraz, ozono-geruzako kalteaz, klimaren aldaketaz, arrisku nuklearraz, oihan galtzeaz, eta itsas bizitza galtzeko arriskuaz ohartu nahi dute jendea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]