Lurraren Gainditze Eguna
Lurraren Gainditze Egunak[1] (Earth Overshoot Day inglesez), markatzen du gizadiak noiz bukatu dituen Lurrak urte oso horretan zehar birsortu ditzakeen baliabide naturalak (ura, elikagaiak, erregaiak...).[2]
Ikuspuntu ekonomiko batetik begiratuta, Lurraren Gainditze Egunak adierazten du gizadia ingurumenarekiko defizit batean sartzen dela. Egunaren kalkulua honela egiten da: Lurraren biogaitasuna (Lurrak urtebeteak sortzen dituen baliabide naturalak) gizakiaren urte horretako aztarna ekologikoarekin zatitu eta hau 365-ekin biderkatuz (urteko egun kopurua). Kalkulu horretatik ateratzen dena izango da Lurraren Gainditze Eguna.
Kalkulu hau Global Footprint Network-ek egiten du eta irabazi asmorik gabeko dozenaka elkartek babestutako kanpaina bat da.[2]
2020an abuztuaren 22a izan da Lurraren Gainditze Eguna, joera luze baten amaiera suposatu du honek. 2019an baino hiru aste geroago amaitu dira baliabideak, 50 urtean lehen aldiz atzeratu da. GFN-ren arabera, Koronabirusak eragindako egoeraren ondorio izan da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ramirez, Oihane Puertas. «Urteko baliabide biologikoak, biharko bukatuta» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
- ↑ a b (Ingelesez) «About Earth Overshoot Day» Earth Overshoot Day (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
- ↑ Izagirre, Andoni Rekondo. «Baliabideak geroago agortu dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).