Luzio Emilio Lepido Paulo (kontsula K.a. 34an)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Luzio Emilio Lepido Paulo (latinez Lucius Aemillius Lepidus Paullus) (K.a. 13an hil zena), Erromatar Errepublikaren amaiera eta Erromatar Inperioaren hasierako politikari bat izan zen. Paulo, Emilia gensekoa zen. Paulo, Marko Emilio Lepido eta Apuleyaren biloba zen, azken hau, Luzio Apuleyo Saturninoren alaba, eta K.a. 50ean kontsul izan zen Luzio Emilio Lepidoren semea. Bere osaba, aitaren aldetik, Marko Emilio Lepido izan zen, Bigarren Triunbiratoko partaidea. Lepido Paulo, kontsul izan zen K.a. 34an, eta zentsore K.a. 22an, Luzio Munazio Plankorekin batera.

Lepido, Klaudia Martzela Minorrekin ezkondu zen, Gaio Klaudio Martzelo eta Oktabiaren alaba. Klaudiaren osaba, bere amaren aldetik, beraz, Augusto enperadorea zen. Paulok eta Klaudiak, Klaudia Pulker izeneko alaba bat izan zuten (K.a. 14-26). Paulo, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, K.a. 13an hil zen.

Bere alarguna, Marko Valerio Mesala Mesalinorekin ezkondu zen, Marko Valerio Mesala Korbinoren semea. Marko Valerio Mesala Barbadoren gurasoak izan ziren. Euren alaba, Publio Kintilio Varoren bigarren emaztea izan zen.


Aurrekoa
Luzio Kornifizio eta Sexto Ponpeio
Erromako kontsula Luzio Eskribonio Libo eta Marko Antoniorekin batera
K.a. 34
Ondorengoa
Augusto eta Luzio Volkatio Tulo