M.J.O'Neill's

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
M.J.O'Neill's
Kokapena
Koordenatuak 53° 20′ 38″ N, 6° 15′ 39″ W / 53.343888°N,6.260737°W / 53.343888; -6.260737Koordenatuak: 53° 20′ 38″ N, 6° 15′ 39″ W / 53.343888°N,6.260737°W / 53.343888; -6.260737
Historia eta erabilera

M.J.O'Neill's Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuan dagoen taberna bat da. 2 Suffolk Street kalean eta Church Lane kaleko izkinan dago, Trinity College unibertsitatetik hurbil.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru mendeko antzinakotasuna duela baieztatu ohi da. 1875tik aurrera Hogan anaien jabetzakoa izan zen, eta 1917ko abuztuan M.J. O’Neill tabernariak erosi eta gaur egungo izena ipini zion.

1783an Church Lane kaleko aldean inprimategia zegoen, bertan William Butler-ek Irish Herald aldizkari nazionalista argitaratu zuen, 1789ean leku berean Arthur O’Connor-ek The Press aldizkaria argitaratu zuen, honetan Theobald Wolfe Tone eta irlandar errepublikanismoaren ikuspuntuak ezagutzera eman ohi ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]