La Maquinista Terrestre y Marítima

Wikipedia, Entziklopedia askea
MTM» orritik birbideratua)
La Maquinista Terrestre y Marítima
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreamanufaktura
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1855
Jasotako sariak

La Maquinista Terrestre y Marítima (MTM) Bartzelonan kokatutako metalurgia-enpresa espainiarra izan zen. 1989az geroztik Alstom trenbide-ekipamendu multinazional frantsesaren parte da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonan sortu zen 1855eko irailaren 14an, Valentín Esparó Giralt (Valentín Esparó y Consocios, Bonaplata enpresari 1839an eskuratutakoa) eta Sociedad La Barcelonesaren (Tous, Ascacíbar y Compañía) tailerren bat-egitearen ondorioz. 1838an sortu zuten Nicolás Tous Mirapeixek eta Celedonio Ascacíbarrek.

Bere hastapenetan era guztietako makineria astunak eraikitzen aritu zen. Akziodun nagusiak, aipatutako jabeez gain, Ramón Bonaplata, Josep M. Serra, Juan Güell Ferrer, José Antonio de Mendiguren eta Nicolau Tous Soler izan ziren.

Bere lehen tailerrak Bartzelonako La Barceloneta auzoan eraiki ziren, 1861ean, guztira 17.500 m²-ko azalerarekin. 1.200 langile zituzten. 1917an bere bigarren fabrika eraiki zuen, Bartzelonako San Andres de Palomar eta El Buen Pastor auzoen artean, 100.000 m² baino gehiagoko azalerarekin, 3.000 langileko plantillara iritsiz.

1965. urtearen inguruan, La Barcelonetako tailerrak desmuntatu eta gerora arte salduko ez diren produktuen biltegi gisa gorde ziren. 1993. urtearen inguruan, San Andres de Palomar tailerrak guztiz desmuntatu eta Santa Perpetua de Moguda eta Mollet del Vallés udalerrien artean eraikitako tailerretara pasa ziren. Garai hartan MACOSA beteranoarekin ere batu zen.

1989an Alstom multinazional frantsesak erosi zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]