MV Sewolen hondoratzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
MV Sewol-en hondoratzea» orritik birbideratua)
MV Sewolen hondoratzea
Irudia
Map
Jatorrizko izena(ko) 세월호 침몰 참사
(ko) 세월호 침몰 참사
(ko) 세월호 참사
Motahondamen
istripu
hondoratze
Data2014ko apirilaren 16a
KokalekuHego Korea
HerrialdeaHego Korea
OntziMV Sewol (en) Itzuli
AbiapuntuPort of Incheon (en) Itzuli
HelmugaJeju Hiria
IMO ship number (en) Itzuli9105205
Pertsona hilak287
Pertsona zaurituak13
Pertsona desagertuak3
Bizirik irten direnen kopurua172

MV Sewol ferryaren hondoratzea 2014ko apirilaren 16an gertatu zen, Incheonetik Jejurako bidea egiten ari zela, Hego Korean[1]. 6.825 tonako ontziak larrialdi-deia bidali zuen Byeongpungdo irlatik 2,7 kilometro iparraldera zegoela, 08:58an. 476 bidaiari eta tripulatzaileetatik 306 hondamendian hil ziren, horien artean Ansan hiriko institutu bateko 250 ikasle inguru[2][3][4][5]. Bizirik atera ziren 172 lagunetatik, erdiak baino gehiago arrantza-ontziek eta beste ontzi komertzial batzuek erreskatatu zituzten, Koreako kostazainak (KCG) baino 40 minutu lehenago iritsi baitziren bertara[6].

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sewol ferryaren hondoratzeak erreakzio sozial eta politiko handia eragin zuen Hego Korean. Jende askok kritikatu zuen ferryaren kapitainaren eta tripulazioaren gehiengoaren jokabidea[7]. Barruan bidaiariak harrapatuta zeuden bitartean barkuko kapitaina erreskatatu zuten eta honen irudiak zabaldu ziren komunikabideetan, haserre handia sortuz[8].

Ezbeharra gertatu zenean ontziko arduradunek salbamendu-jakak jantzi eta lekuan bertan geratzeko esan zieten. Halaxe baieztatu dute tripulazioko kideek, ezbeharretik bizirik irten zirenek eta baita hildako bidaiarien telefono mugikorretan topatutako informazioak ere. Honen ondorioz, jende asko barkuaren barruan harrapatuta geratu zen ontzia hondoratzen zen bitartean[9][10][11].

Chonghaejin Marine ferryaren operadorea eta haren operazioak ikuskatzen zituzten erregulatzaileak ere kritikatu zituzten[12], baita Park Geun-hye presidentearen administrazioa ere, hondamendiari emandako erantzunagatik eta gobernuak guzti horretan zuen ardura ukatzen saiatzeagatik[13], eta KCG, berriz, hondamenaren kudeaketa txarragatik[14]. Era berean, jendeak haserrea agertu zuen gobernuak eta komunikabideek hasieran informazio faltsua zabaldu zutelako, ontzian zeuden pertsona guztiak erreskatatu zituztela esan baitzuten[15][16]. Gobernuari egotzi zioten irudi publikoa herritarren bizitzaren gainetik lehenestea, beste herrialde batzuen laguntza errefusatu eta hondamendiaren larritasunari publikoki garrantzia kenduz[17][18].

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko maiatzaren 15ean, kapitainari eta tripulazioko hiru kideri hilketa leporatu zieten, eta tripulazioko beste hamaika kideak, berriz, itsasontzia uzteaz akusatu zituzten[19]. Hondoratzearen kudeaketa ofizialaren aurrean iritzi publikoak izan zezakeen erreakzioa kontrolatzeko Gobernuak kanpaina bat jarri zuen martxan eta kanpaina honen baitan Yoo Byung-eun atxilotzeko agindua eman zen (Chonghaejin Marineren jabea bezala izendatua), baina ezin izan zuten aurkitu, herrialde osoan bera bilatzeko agindua egon arren[20][21]. 2014ko uztailaren 22an, poliziak jakinarazi zuen Seuletik 290 kilometrora, Suncheongo zelai batean agertu zen hildako gizon bat Yoo zela[22][23].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. «IA 300 DESAGERTU KOREAKO ITSASOAN» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  2. «Scores rescued from sinking South Korean ferry, two dead - officials | Reuters» web.archive.org 2014-04-16 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  3. «South Korea News - Tycoon wanted in fatal South Korean boat capsize found dead» web.archive.org 2014-07-28 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  4. (Ingelesez) Hancocks, Madison Park,Paula. (2015-04-15). «Sewol ferry disaster: One year on, grieving families demand answers» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  5. «'Sewol' ferryaren hondoratzearen urteurrena gogoratu dute Hego Korean» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  6. (Ingelesez) «Fishermen Rescued Half the Survivors of Ferry Disaster» english.chosun.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
  7. (Ingelesez) Board, The Editorial. (2014-04-22). «Opinion | Duty and Shame as the Ship Sank» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  8. (Ingelesez) Shoichet, Nic Robertson,Ashley Fantz,Catherine E.. (2014-04-28). «Videos capturing ferry's final moments fuel fresh outrage over ship's fate» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  9. (Ingelesez) Pearson, Paula Hancocks,Catherine E. Shoichet,Michael. (2014-04-16). «South Korean shipwreck survivors: Passengers told 'don't move' as ship sank» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  10. (Ingelesez) Bacon, John. «Heartbreaking video shows students as ferry sinks» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  11. (Ingelesez) Park, Madison. (2014-04-18). «Ferry accident: Woman, 71, survives because stranger wouldn't give up on her» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  12. (Ingelesez) Kim, Jethro Mullen,Stella. (2014-05-08). «South Korea cracking down on operator in Sewol ferry disaster; CEO arrested» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  13. (Ingelesez) Sang-Hun, Choe. (2014-05-09). «South Korea’s Leader and Media Face Scrutiny Over Ferry Disaster» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  14. (Ingelesez) Jin, Jongsoon; Song, Geoboo. (2017-09). «Bureaucratic Accountability and Disaster Response: Why Did the Korea Coast Guard Fail in Its Rescue Mission During the Sewol Ferry Accident?: Sewol Ferry Accident» Risk, Hazards & Crisis in Public Policy 8 (3): 220–243.  doi:10.1002/rhc3.12115. PMID 32328217. PMC PMC7169149. (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  15. (Ingelesez) «7 Years After Sewol Ferry Disaster, Bereaved Families Still Urge Government to Reveal the Truth» thediplomat.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  16. (Ingelesez) Nam, In-Soo. (2014-05-16). «Media Outlets Apologize Over Sewol Ferry Disaster Coverage» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  17. (Ingelesez) «Officials vague on rumor Japanese support was refused for S Korean ferry» Japan Today (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  18. (Ingelesez) «Film points finger at South Korean government for Sewol disaster» BBC News 2017-04-22 (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  19. «Four crew members of sunken South Korea ship charged with murder | Asia Bulletin» web.archive.org 2014-06-05 (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  20. «무조건 막아라! ‘청와대행 세월호’» 한겨레21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  21. Gizarte Ezbeharren Komisioa (2022). Iritzi publikoa aldatzeko saiakerak Yoo Byung-eun ikertzearen bidez. Apirilaren 16ko Sewol Ferryaren Ezbeharra Ikertzeko Subkomitearen Txostena. 341.orria. http://socialdisasterscommission.co.kr/22
  22. (Ingelesez) Limited, Bangkok Post Public Company. «Forensic exam of Korea ferry owner's body inconclusive» Bangkok Post (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  23. «Apirilean hondoratu zen ferry hegokorearraren jabea hilik aurkitu dute» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]