Mack Mikel

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mack Mikel Imanol Urbietak konposatutako haur kanta bat da.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MacMikel, MacMikel, badoa
Zaldi pintto baten gainean,
Kantu bat ahoan, pistolak gerrian,
MacMikel badoa zaldian.

Goizetik eguzkipean,
MacMikel on bidean,
Mendiko zazpi lapurrak,
Menperatuak zituen...
Pun! Pun! Aaa!

MacMikel, MacMikel, badoa
Zaldi pintto baten gainean,
Kantu bat ahoan, pistolak gerrian,
MacMikel badoa zaldian.

Arratsaldez bazetorren,
Lapurrekin herrira,
Xerifak ez zion ordaindu,
Agindu zuen hainbat,
Pun! Pun! aaa!

MacMikel, MacMikel, badoa
Zaldi pintto baten gainean,
Kantu bat ahoan, pistolak gerrian,
MacMikel badoa zaldian.

Apatxen lagun egin zen,
Komantxeen maitale,
Ez zuen izan gehiago,
Txuriekin traturik,
Pun! Pun! Aaa!

MacMikel, MacMikel, badoa
Zaldi pintto baten gainean,
Kantu bat ahoan, pistolak gerrian,
MacMikel badoa zaldian.

Hiltzaile bihurtu ziren,
Xerifaren lagunak,
Tiroz argitu egin zen,
Apatxeen gau iluna,
Pun! Pun! Aaa!

MacMikel, MacMikel, badoa
Zaldi pintto baten gainean,
Kantu bat ahoan, pistolak gerrian,
MacMikel badoa zaldian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]