Macushla
Macushla | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Irlandako Errepublika |
Ezaugarriak | |
Macushla 1910. urteko irlandar abesti bat da. Musika Dermot MacMurrough-ek konposatu zituen, hitzak berriz Josephine V. Rowe-ek idatzitakoak dira. Mundu mailan John McCormack irlandar tenoreak ezagun egin zuen.
Izenburuaren esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Macushla izenburua irlanderazko mo chuisle hitzen ahoskeraren ingelesezko itzulpen kaxkarra da, bere esanahia euskaraz "nire taupada" litzateke. Hitz horiek irlanderaz a chuisle mo chroí esaldian aipatu ohi dira, hots, literalki "nire bihotzeko taupada" esan nahi du, baina irlanderazko benetako esanahia "nire laztana" edota "nire maitea" litzateke.
Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abesti hau 1996ko Michael Collins filman agertu zen. Gainera, 2004ko Million Dollar Baby filman ere Maggie Fitzgerald emakumezko boxeolariak (Hillary Swank) daramatzan galetzetan ere Mo cuishle izenburua ere irakur daiteke.