Edukira joan

Maite zaitut (Pirritx eta Porrotx)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maite zaitut (Pirritx eta Porrotx)
Pirritx, Porrotx eta MariMototsen musika-lana
Egilea(k)Pirritx, Porrotx eta MariMotots
Argitaratze-data2005
Ezaugarriak
Genero artistikoahaur kanta
Hizkuntzaeuskara
Bestelako lanak
MusikagileaXabier Zabala
Argumentu nagusiamaitasuna

Maite zaitut euskal abesti ezaguna da. 2005ean sortu zuten Pirritx eta Porrotx pailazoek eta sekulako harrera izan zuen. Euskarazko abestirik arrakastatsuenen artean dago.[1][2] Letra pailazoek idatzi zuten eta musika Xabier Zabala musikariarena da.

Abestia beste herrialdetara ere zabaldu da eta 6 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dute.

Haurrez gain, jende helduak ere ezagutzen du kanta hau. Parrandatan, irratia... toki guztietan entzuten da maiz. Gaur egun oraindik, pailazoen abesti izarren artean segitzen du.

Abestia Do maior tonalitatean dago.

Une gozoa azaltzen da abestiaren hitzetan. Entzuleari maite zaitugula adierazten diogu eta erne-erne gaude une horretan: "koloretako ametsak", "saltoka", "hegan egiteko gogoarekin", "bihotza taupaka aire ertzera doa", "bitxiloreekin pultsera bat egin dizut".

Ikaragarri gustatzen zait patata tortilla, eta zu ere horrela maite zaitut: "pila pila". Urruti dago ilargia gero, eta nik gehiago maite zaitut: "ilargiraino eta buelta".

Honela bukatzen da abestia, "begietara begira" hau esango dizut:[3]

Maite zaitut

[...]

Maite zaitut,

maite-maite zaitut;

pila, pila, pila patata tortilla!

Maite zaitut.

Maite-maite zaitut,

ilargiraino eta buelta maite zaitut

« - Eta sortu zenuten neurgailu berri bat: «Pila pila patata tortilla».

PIRRITX: Nik oroitzen dut nire amama Feliparena.

PORROTX: Patata tortilla bada modu jolasti bat maitasuna adierazteko.

MARIMOTOTS: Patata tortilla da norberaren etxea, norberaren ama. Kanpoan zaudenean, zer botatzen duzu faltan? Familia, lagunak... Eta patata tortilla bat izaten duzu buruan: etxera iristean amari eskatzen diozun hori.[4]

»


Maite zaitut! ipuina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen bereko ipuin bat sortu zuten Murua Irigoienek et, Julen Tokero Álvarezek: Gure taula gaineko abenturek honelako ipuinak sortu dituzte.

Ipuinean Aitona Anakleto bere karabanarekin iristen da, sekulako altxorrez beteta. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen laguntza behar du basoan bakarrik geratu den hartzkume bati laguntzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pirritx eta Porrotx. «Maite zaitut (SG-DG)» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-02-21).
  2. Igartua Aristondo, Amaia. (2025-02-21). «Omenaldia, esker onez» Berria (kontsulta data: 2025-02-21).
  3. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Pirritx eta Porrotx: "Maite zaitut pila-pila patata tortila" [Bertsoa / Josune Velez De Mendizabal - Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea»] bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2025-02-21).
  4. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2025-03-06). ««Patata tortilla maitasuna adierazteko modu jolasti bat da»» Berria (kontsulta data: 2025-03-06).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]