Makatzaga jauregia

Koordenatuak: 43°17′09″N 2°10′35″W / 43.28582°N 2.17646°W / 43.28582; -2.17646
Wikipedia, Entziklopedia askea
Makatzaga jauregia
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Zarautz)
Makatzaga jauregiaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′09″N 2°10′35″W / 43.28582°N 2.17646°W / 43.28582; -2.17646
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001598
7

Makatzaga jauregia Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zarautz udalerrian dagoen jauregi bat da. Gipuzkoako kultura ondasunen zerrendan sailkatua dago.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo gotikoko hiri-etxe gotortu hori inguruko eraikin bakarra zen jatorrian. Zarautzek ez zuen harresirik, baina herrigunea babesteko zenbait dorretxe izan omen zituen. Makatzaga etxeak, hain justu, funtzio hori zuen hiriaren hegoaldeko sarreran, nahiz eta ez izan dorretxe bat zentzu hertsian esanda[1]. Beheko solairuan, ogiba-arkua duen sarrera bat ikusten da. Aldiz, goiko solairuak adreiluz eta egurrezko egituraz eginda daude. Baoak eta aurrealdearen kanpoko itxura aldatu egin dira denboran zehar, eta atzeko eta alboetako fatxadetan iraun dute hobekien eraikinaren XVI. mendeko jatorrizko ezaugarriek: leiho konopialak, gezileihoak, gargolak (teilatuetako ura isurtzeko ubideen azken zatia), etab. Fatxadako ezproi solidoek (alboko kontrahormak) eusten zioten egurrezko hegalez osatutako egiturari, fatxadan ateratzen diren zenbait modiloitan (hegal baten pisua eusteko pieza) ezartzen dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]