Makila erdira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeelanda Berriko bandera makila erdira igota, Edmund Hillaryren heriotzaren ondorengo dolua adierazteko.
Indiako bandera makila erdian jarrita.

Makila erdira edo haga erdira jeistea, dolua adierazteko bandera bat makila goraino igo gabe uztea da. Dolua ofiziala izan daiteke (udalarena,[1] gobernuarena, instituzioeena) baina baita ere elkarte edo erakunde pribatu batena. Horrela, Presidente izandako norbait hil edo gertaera lazgarria gertatu ondoren, estatu bateko instituzio guztiek bandera makila erdira jeitsi dezakete; baita ere elkarte baten partaide bat hiltzen bada, elkarteko bandera jaitsi dezakete.

Bandera goititzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdeen arabera bandera goititzeko protokoloa desberdina da. Ohikoena goraino igotzea eta, ondoren, jaisteko eta makilaren ia erdian lotzeko izaten da. Herri anglosaxoietan, aldiz, bandera ez da hainbeste jaisten, bakarrik banderaren zabaleraren antzeko distantzia. Distantzia horrekin galdu den pertsonaren hutsunea sinbolizatu nahi da.[2]

Sarritan, bandera makila erdian jasatzen denean dolu ofizialarekin batera egiten da eta, kasu horietan, militarrek, ekitaldi ofizialetan, gorbata beltza daramate. Batzutan, bestetik, fisikoki ezin da bandera jaitsi; kasu horietan dolua dolu xingola batez jarrita adieraz daiteke. Dena dela, biak batera egitea, hau da, xingola jarri eta bandera makila erdian ez da zuzena.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]