Makilatze zigorra Singapurren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Janari dendetan saldutako makilak, gurasoek etxean seme-alabak zigortzeko erabiliak

Makilatzea edo makilaz jotzea legezko gorputz zigorra da Singapurren, eta haren erabilera oso zabaldua dago hainbat ingurunetan: judizialean, militarrean, eskolan, erreformatorioetan eta etxean.

Horietatik guztietatik, makilatze judiziala —Singapur nabarmendu duena— da zorrotzena. Berrogeita hamar urte baino gutxiagoko gizonezko kriminalei aplikatzen zaie, epaiak baldin badio Prozedura Kriminalaren Legean zigor hori ezarria duen arau hausteen sorta zabaletik baten bat egin dutela. Singapurren, delituren bat egin duten gizonezko militarrentzako legezko zigor bat ere bada makilatzea, bai eta erreformatorio eskoletako zigor ofizial bat eta espetxeetako diziplina neurri bat ere.

Ez hain gogor, makilatze zigorra ezartzen zaie gizonezko gazteei, Singapurko eskoletan, oso jokabide txarra izan dutela erabakitzen bada.

Askoz makilatze arinagoa ezartzen diete zenbait gurasok sexu bietako seme-alabei, hori ez baita legearen kontrakoa Singapurren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]