Makula-endekapen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Makula-endekapena» orritik birbideratua)


Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Makula-endekapen
Deskribapena
Motaretinal degeneration (en) Itzuli, maculopathy (en) Itzuli
itsutasuna
Espezialitateaoftalmologia
Identifikatzaileak
MeSHD008268
Disease Ontology IDDOID:4448

Makularen endekapena edo ME ikusmen zentral eta akutua poliki-poliki suntsitzen duen begi-nahasmendua da, xehetasun finak irakurtzea zailtzen du.

Gaixotasuna ohikoagoa da 60 urtetik gorako pertsonetan, eta, horregatik, sarritan adinarekin lotutako makula-endekapena deitzen zaio.

ME duen pertsona baten ikusmenaren adibidea

Bi mota daude: lehorra eta hezea.

ME duten gehienek ME lehorra dute (ME atrofikoa ere esaten zaio). Adinarekin makula argaltzen doa . ME lehorra 3 etapatan gertatzen da: goiztiarra, intermedioa eta berantiarra. Normalean poliki egiten du aurrera hainbat urtetan eta ez dago tratamendurik ME berantiarrarako.

ME hezea (ME neobaskular aurreratua ere deitua) ez da hain ohikoa. Ikusmena azkarrago galtzea eragiten duen ME berantiar mota bat da. ME lehorraren edozein etapa ME heze bihur daiteke, baina ME hezea beti da etapa berantiarra. Gertatzen da odol hodi anormalak begiaren atzealdean hazten direnean eta makuluak kaltetzen dituztenean. Tratamendua dago.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Age-Related Macular Degeneration (AMD) | National Eye Institute» www.nei.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]