Malin Head
Itxura
Malin Head | |
---|---|
Mota | lurmutur |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°22′51″N 7°22′12″W / 55.38081°N 7.37°W |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Malin Head edo Malin lurmuturra (irlanderaz Cionn Mhálanna) Irlandako ipar-mendebaldean dagoen Donegal konderriko Inishowen penintsulan kokatzen den lurmutur bat da. Lurmutur hau Irlandako uhartean edo lur lehorrean iparraldeena dagoen lekutzat jo ohi da.
Halere lur lehorrean iparraldeena dagoen lekua Inishowen penintsulan Malin Head lurmuturretik 2 kilometro ipar-ekialdera dagoen Banba's Crown da ("Banbaren Koroa"). Banba's Crown lumturra Malin udalerritik 16 kilometro iparraldera dago. Banba delako hau, irlandar mitologiako erregina bat izan zen.
Nahiz eta iparraldean egon, Malin Head lurmuturra ez dago Ipar Irlandan, Irlandako Errepublikan baizik. Malin Head lurmuturran meteorologia estazio bat ere badago.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Met eireann metereologia estazioa.
-
Itsasbehera Malin Head lurmuturreko itsaslabarretan.
-
Lurmuturraren inguruko kostalde basatiaren ikuspegia.