Manuel Piña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Piña

Bizitza
JaiotzaManzanares1944ko maiatzaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaManzanares1994ko urriaren 8a (50 urte)
Heriotza modua: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea

Manuel Piña (Manzanares, Ciudad Real, 1944 - ibidem, 1994) espainiar moda-diseinatzailea izan zen. Familia apal batean sortu zen, eta ez zuen ikasketarik egin. Bederatzi urte zituenerako lanean hasia zen. Hamaika urte zituela, oihal-denda batean hasi zen lanean, saltzaile gisa. Madrila aldatu zen gero, eta zenbait arropa-dendatan aritu zen. Horrela hasi zen modaren munduarekin harremanetan. Italiara bidaiatu zen, azken diseinuak ezagutzeko, eta hiru lantegi ireki zituen; 30 langile biltzen zituzten. Pixkanaka lantalde sendo bat osatu zuen, eta 1982an egin zuen Madrilen bere aurkezpen ofiziala, moda-erakustaldi ikusgarri batekin. 1983an Federación de Pret á Porter erakundea sortu zuen, beste sei diseinatzaile espainiarrekin batera. Hurrengo urtean moda-bilduma esperimental bat aurkeztu zuen, Juan Gomilaren margoekin, Europako zenbait galerietan ikusgai jarri zuena. Balenciagaren mireslea izan zen, eta bere klasizismoak kultura mediterraneoaren kutsu nabarmena zuen. Bestalde, bere karreran zenbait oihalen inguruko azterketa egin zuen, artilearena edo zetarena, esaterako, eta estilo berezia eta ongi zehaztua sortu zuen, apaingarri hutsalak alde batera utzirik. 1990ean erretiratu zen modaren mundutik, diru-laguntza ofizialen ezak etsita, eta hondoa jota. 1993an HIESa zuela iragarri zuen, eta eritasun horren eraginez hil zen hurrengo urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]