María Flores

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Flores
Bizitza
JaiotzaEivissa uhartea, 1775 (248/249 urte)
Jarduerak

María Flores edo María Meca (Eivissa,1775XVIII. mendea) Espainian esklabutza indargabetu aurretik bere askatasuna eta bere alabarena lortu zuen emakumea.[1]

Biografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariaren gurasoak Oranen bahitu eta esklabu egin zituzten eta ondoren Eivissako Juan Tur-eri salduak izan ziren. Gurasoak bezala, Maria 1790. urtera arte Joan Tur Gotarredona abokatuaren esklabu izan zen. Hau hiltzean Bernat Guaschen jabetzara pasa zen, orduan Mariak 16 urte zituen eta jabez aldatzeaz gain izena ere aldatu zuen, María Meca izatetik María Flores izatera pasa zen.[2]

Askatasunaren aldeko borroka gorteetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1820an bere askatasunaren alde borrokatzen hasi zen, 1821ko martxoaren 28an Gorteek bilkura berezia ospatu zuten bere kasua eztabaidatzeko. Erabakia hartu bitartean, bera eta bere alaba, Rita, Eivissako nagusi politikoaren babespean jartzea eskatu zuen.[2]

Legegintza Batzordeak esklabutza gobernu liberal batekin bateraezina zela eta penintsulan zein ondoko irletan indargabetu zezan proposatu zuen eta kolonietako pertsonen esklabutza indargabetzea proposatu ez bazuen ere, espainiar lurraldea zapalduz gero bertako agintarien babespean gera zitzatela proposatu zuen. Zenbait diputatuk erabaki hori lege bidezkoa izan behar zuela ohartu zuten.[2]

Mariaren arabera, bere jabeak beraragatik ordaindutakoa aski ondo zegoen pagatuta. Baina Bernat Guaschek horrekin konforme ez eta bere alabaren jabe ere izan nahi zuen. Maria bidezkoa ez zen herentzia horren kontra egin zuen eta 32 urtean jaso gabeko soldata eskatu zuen. 1824ko azaroaren 24an, Fernando VII. aren dekretu batek ama eta alaba aske utzi zituen. Hamairu urte geroago, 1837an esklabutza modu ofizialean indargabetu zen Espainian.[2]

1928an Estampa izeneko aldizkarian gertaera bildu zuten eta Espainiako azken esklabu zuria izan zela baieztatzen zen, baina gerora hori zalantzan jarri da. Izan ere, hiru urte geroago Josep Selleresek bi emakume esklabu zituen Eivissan, María Teresa eta bere alaba, baina zuriak ziren edo ez, ezin da jakin.[2]

Sariak eta aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eivissako Udalak "esclava María Flores" izena jarri zion kale bati.[3]
  1. «Enciclopèdia d'Eivissa i Formentera» www.eeif.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Jurado, Laura. (2023-02-07). «La esclava que puso en jaque a la Corona española» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  3. (Gaztelaniaz) «Calle Esclava Maria Flores, Eivissa Illes Balears | Trovimap» www.trovimap.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).

Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ErreferentziakKanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]