María José Vázquez

Wikipedia, Entziklopedia askea
María José Vázquez
Bizitza
Jarduerak
KidetzaICW - GIB/HIESarekin bizi diren emakumeen nazioarteko sarea

María José Vázquez (Bartzelona) GIB/HIESaren ekintzailea. REDVIH - Red Comunitaria sobre el VIH del Estado español eta ICW - Nazioartean GIBarekin bizi diren Emakumeen Komunitatearen lehendakari ohia. Observatorio de Derechos Humanos y VIH/Sida Red 2002-eko kidea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean bere diagnostikoaren berri izan zuen, GIB+, eta 1997tik aurrera GIB-a eta emakumea lotzen dituzten gaien gainean egin du lan.[1] Bartzelonako Actúa elkarteko “El Salón” emakumeentzako espazio aitzindarian parte hartu zuen. Ondoren, Creación Positiva elkartea sortzen lagundu zuen, GIB-a genero ikuspegiarekin lantzen hasi zen elkarte aitzindaria. ICW - International Community of Women Living with HIV eta REDVIH - Red Comunitaria sobre el VIH del Estado español-eko lehendakaria izan zen, 2002an Bartzelonako XIV Conferencia Internacional del Sida delakoaren aurretik jaiotako elkartea. Aipatutako biltzarrean “Mujeres Adelante” elkartearen eskutik parte hartu zuen, emakumeak eta GIBaren inguruan hitz egiteko espazio berezitua.[2] Observatorio de Derechos Humanos y VIH/Sida Red 2002-eko kidea.[3]

GIBarekin bizi diren emakumeen baldintzak generoari lotuta daudela eta gutxi aztertu direla salatu du ekintzaileak:

Todos sabemos que hay que usar el preservativo para evitar la infección, pero cómo se negocia no es igual en hombres y mujeres. Eso las pone a ellas en una situación de riesgo, porque si no lo puedes negociar, no lo puedes usar, aunque sepas que hay que hacerlo. (María José Vázquez, El País, 2002-12-01)[4]

2009an Sanar a través de nuestras historias: las mujeres construyen la memoria histórica del VIH proiektua sortu zuen, Jenifer Johnson eta Margarita Maragallekin batera eta MAC Aids Fund-en babesarekin, erkidego desberdinetako 20 emakume positiboren istorioak batu zituen publikazioa.[2]

GIBaren estigma murrizteko proiktu desberdinetan parte hartu du, adibide dira 2019an, Maria Feijóo Cid-ekin batera, Bartzelonako Unibertsitatearen Medikuntza Fakultateko Erizaintza Departamentuaren irakaslea, GIB pazienteak irakaslegoaren parte izan daitezen proiektu berritzailea[5][6] eta Màcula. La vida en blanc proiektu artistikoa.[7]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu kolektiboak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sanar a través de nuestras historias: las mujeres construyen la memoria histórica del VIH (2019)[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «gTt-VIH | Seguiré trabajando por una sociedad más solidaria y comprometida» gtt-vih.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
  2. a b (Gaztelaniaz) Entrevista a María José Vázquez – Campaña #YoTrabajoPositivo. (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
  3. «Con VIH, sin empleo | elmundo.es salud» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
  4. (Gaztelaniaz) Alcaide, Soledad. (2002-12-01). «El eslabón débil del sida» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
  5. (Katalanez) Barcelona, UAB-Universitat Autònoma de. «Reconeixen un projecte que implica pacients expertes amb VIH en la docència» UAB Barcelona (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
  6. (Gaztelaniaz) CV. (2019-07-14). «Pacientes expertas con VIH en la docencia» Catalunya Vanguardista (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
  7. «Màcula. La vida en blanc - IDENSITAT» www.idensitat.net (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
  8. (Gaztelaniaz) Sanar a través de nuestras historias: Las mujeres construyen la memoria histórica del VIH. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]