Maria Domènech i Escoté
Maria Domènech i Escoté | |||
---|---|---|---|
1930eko urtarrilaren 27a - 1930eko otsailaren 15a | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Domènech i Escoté | ||
Jaiotza | Alcover, 1874ko apirilaren 21a | ||
Herrialdea | Katalunia | ||
Heriotza | Bartzelona, 1952ko urtarrilaren 27a (77 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, poeta, politikaria, antzerkigilea eta eleberrigilea | ||
Enplegatzailea(k) | Feminal | ||
Izengoitia(k) | Josep Miralles |
Maria Domènech i Escoté (Alcover, Alt Camp, 1874 — Bartzelona, 1952ko urtarrilaren 27a) idazle katalan bat izan zen. Maria Domènech de Cañellas goitizenaz sinatzen zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita hil zitzaion 8 hilabete zituela, eta hiru urterekin Tarragonara joan zen bizitzera. Han hainbat aldizkaritan parte hartu zuen, adibidez, La Patria edo Camp de Tarragona-n, Josep Miralles ezizenarekin.[1]
1910ean Bartzelonara joan zen bizitzera senarrarekin— Francesc Cañellas mediku tarragonarra— eta haren bi seme-alabekin. Orduantxe ekin zion bere literatura-ibilbideari eta gizarte-jarduerari.
Hainbat aldizkaritan parte hartu zuen, hala nola, Or i Grana, La Tralla, Feminal, El Poble Català, Renaixement edo La Veu de Catalunyan.[1]
Francesca Bonnemaison, Dolors Monserdà eta Carme Karr-ek emakumearen sustapenerako eta prestakuntzarako bultzatu zuten mugimendu filantropikoan parte hartu zuen.[2]
Katalunia osoan eta Madrilen emakumearen eta haren langile izaeraren aldeko hainbat hitzaldi eman zituen. 1912an Federació Sindical d'Obreres (euskaraz: «Emakume Langileen Federazio Sindikala») erakundea sortu eta zuzendu zuen. Federazioak emakumeei kulturarako eta hezkuntzarako sarbidea erraztea eta langile gisa dituzten eskubideak defendatzea zuen helburu.[1]
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Neus (1914)
- Contrallum (1917)
- Els gripaus d'or (1919)
- Herències (1925)
- Él... (1925)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Al rodar del temps (1946)
- Vers i Prosa (1915)
Bartzelonako Lore Jokoetan[3] aurkeztutako lanak
- Mireia (1915), Flor Natural (Jokoetan ematen ziren hiru sarietako bat) sarirako 1. akzesita.[4]
- La Santa mà (1916)
- Varena (1917)
- Alda i Roland (1920)
- Liberació (1934)
- Pels voltants de la Seu (1934)
Narrazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Confidències (1946)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El sant de la senyora Mercè (1918)
- A Tientas (1922)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Maria Domènech Escoté» dbd.vives.org (Diccionari Biogràfic de Dones) (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
- ↑ «Maria Domènech i Escoté | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
- ↑ Arxiu Històric de la Ciutat de Barcelona. Fons 6B-Jocs Florals, Sèrie III-Pliques
- ↑ "La Vanguardia". Edizioa: 1915eko maiatzaren 3a, astelehena, 4. or. 2021eko azaroaren 30ean kontsultatua.