María del Carmen Reina Jiménez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria del Carmen Reina Jimenez» orritik birbideratua)
María del Carmen Reina Jiménez

Bizitza
JaiotzaLas Palmas Kanaria Handikoa1942ko abenduaren 8a (81 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, saiakeragilea eta idazlea

María del Carmen Reina Jiménez, "Chicha Reina" izenez ezaguna (Kanaria Handiko Las Palmas, 1942ko abenduaren 8a), saiakeragilea, idazlea, ekintzailea eta politikaria da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chicha Reinak Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle gisa egin zuen lan profesionala eta 1991tik 1999ra Santa Brigidako Udaleko (Kanaria Handia) zinegotzi ere aritu zen, jarduera biak bateratuz. Ikertzaile gisa, emakumearekin eta kulturarekin zerikusia duten gaiak Kanarietako artxipelagoan zabaltzeko egindako lanak nabarmentzen dira. 2010ean, Mujeres y Cultura ikerketa-lan bat argitaratu zuen, non musikaren eta dantzaren, eskulturaren eta zeramikaren, pinturaren, literaturaren eta diseinuaren arloetan egindako lanagatik nabarmendu diren 98 emakume kanariarren biografiak bildu zituen[1]

2018ko martxoan, Mujeres en la isla aurkeztu zuen Kanaria Handiko Las Palmasko Kolon Etxean, Mujeres en la isla aldizkariaren bilketa eta ikerketa lana 1953ko azarotik 1964ko abendura bitartekoa.[2] Besteak beste, Pino Ojeda, Chona Madera, Josefina de la Torre eta Natalia Sosa Ayala poeta kanariarrek eta Carmen Conde idazleak hartu zuten parte aldizkarian. Chicha Reinak lan hori aurkeztu zuen Lanzarote uhartean, 2018ko uztailean, eta Gáldanen (Kanaria Handia), 2020ko urtarrilean, 'El Ultílogo' literatura-solasaldian.[3][4]

2020ko martxoan, Kanaria Handiko Las Palmas Colón Etxean, 100 emakume kanariar idazleren Antologia liburua aurkeztu zuen, Kanariar Uharteetako 112 literaturgileren biografiak eta haien lanen laginak biltzen dituena.[5][6]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015. urtean, Teldeko Elkarte Sozialistak (Kanaria Handia) Berdintasun Saria eman zion “berdintasunaren alde egindako lanagatik”
  • 2016. urtean, Santa Brigidako Udalak Irakasle Parekide Saria eman zion “eskoletan praktika sexistak eta diskriminatzaileak kentzearen alde egindako lanagatik, ikastetxeetan eta gizarteetan berdintasuna lortzeko curriculumean egindako ahaleginagatik”.[7][8]
  • 2021eko maiatzean, Kanaria Handiko gazte sozialistek areto bat inauguratu zuten, berdintasunaren aldeko lana aitortzeko: Chicha Reina espazio feminista.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]