Edukira joan

Marta Hermida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Hermida

Bizitza
Jaiotza1997ko maiatzaren 20a (27 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak

Marta Hermida Herráez (Madril, 1997ko maiatzaren 20a) madrildar saskibaloi-jokalaria da, Espainiako Emakumezkoen Ligan oinarri-jokoan eta eskolta postuan jokatzen duena. 1,73 m neurtzen du. 2023-2024an Gasteizko Araski AES taldeak fitxatu zuen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaioterrian hasi zen Madrilen, Majadahondako eta Torrelodonesko lerroetan jokatzen.

Kirolarien alaba da. Aita, Ángel Hermida, olinpikoa izan zen eskubaloiko selekzioarekin.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marta Hermida azken garaiko belaunaldirik emankorrena da. 97an jaioa, Maite Cazorla, Laia Raventós Roig edo Clara Ché Tórtolarekin batera aritu da.[2]

CB Majadahonda eta CB Torrelodones taldeetan ibili ostean, Rivas Ecópolisera joan zen. Hor debuta egin zuen Emakumezkoen Ligan eta Euroligan, ondoren Boise Stateko Unibertsitatera emigratu zuen. Han, hiru eraztun lortu zituen, eta, aldi berean, ingeniaritza-gradu bat ikasi zuen.[3]

Unibertsitate horretan, Broncos taldean, fakultate horretan ikusten zen lehen hiruko-bikoitza lortu zuen 35 urtean. Hermidak 22 puntu, 11 errebote eta 10 asistentziarekin osatu zuen partida. Boise Staten egindako ibilbidea arrakastatsua izan zen, eta, azken denboraldian, konferentzia-titulua lortu zuen.[4]

Unibertsitate-ibilbide emankorraren ostean, Espainiara itzuli zen, Kanaria Handiko Spar taldera. Uharte horretan denboraldi eta erdiz jardun zuen. Lortu zituen errendimendu onak zirela-eta, Leganes taldearen arreta piztu zuen. Madrilera itzuli zenean, Marta Hermida izan zen Endesa Emakumezkoen Ligako errebelazioetako bat, azken urtean Espainiako Errebelaziorako hautagaia.[4][2][5]

2022-2023 denboraldiaren azken zatian, Marta Hermidak Frantziako Landerneautalde taldean jokatu zuen, eta, hala, kategoria gorenean egotea lortu zuen. Uda hartan, madrildarrak Australian Ringwood Hawksen esperientzia errepikatu zuen, eta ligako beste titulu bat lortu zuen.[6][1]

2023-2024 denboraldian, Gasteizko Kutxabank Araski AES taldeak fitxatu zuen.[7]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • CB Majadahonda.
  • CB Torrelodones.
  • 2017-19 Rivas Ecópolis, Emakumezkoen Liga.
  • Broncos, Boise State unibertsitatea, Idaho. AEB.
  • 2020-21 Spar Kanaria Handia, Emakumezkoen Liga.
  • 2021-23 Innova-TSN Leganés, Emakumezkoen Liga.
  • 2023 Landerneau, Frantzia.
  • 2023 Ringwood Hawks, Australia.
  • 2023-2024: Araski AES [Kutxabank], Emakumezkoen Liga.
  • 2024: Aguascalientesko panterak, Mexiko

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]