Martin Barré

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Barré
Bizitza
JaiotzaNantes1924ko irailaren 22a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1993ko uztailaren 8a (68 urte)
Hezkuntza
HeziketaNantes School of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta argazkilaria
Jasotako sariak

Martin Barré (Nantes, 1924ko irailaren 22a - Paris, 1993ko uztailaren 8a) frantziar margolaria izan zen. Jaioterriko Arte Ederretako eskolan hasi zituen ikasketak, baina 1948. urtetik aurrera Parisa joan zen. 1955ean egin zen ezaguna artista gisa, La Rouen egin zuen erakustaldi baten bidez. Erakustaldi hartara koadro abstraktuak eraman zituen, irudi ia-ia geometrikoak, kolore neutroekin. Baina, garai hartan Parisen arte informala eta abstrakzio lirikoa ziren gailen, eta Barréren lanak geometrikoak, egitura soilekoak ziren, eta kolore aukera oso txikia erabiltzen zuen. 1958an bidaia bat egin zuen Herbehereetara eta Danimarkara, eta bidaia hartan ezagutu zuen Frans Halsen lana, aurrerantzean bere lanean eragin handia izango zuena. 1963tik 1967ra bitartean, [aerosol beltz baten bidez arrasto bat edo gehiago egiten zituen gainalde zuri baten gainean. 1967. urtetik aurrera, horrenbestekoa zen Barréren pinturaren ekonomia-maila, ezen bere buruari ere galdetzen zion pintatzeak zertarako balio zuen. Garai horretan argazkigintzaz baliatu zen, batez ere. Hala, 1972. urtera arte ez zen berriz pinturan aritu. Urte horretatik aurrera eta hil zen arte koadro-sailak egin zituen, egitura jakin batetik abiatuta: lerroak, puntuak, kolore-zerrendak, forma geometriko soilak. 1979an Parisko Arte Modernoko Museoak Barréren lan osoaren erakusketa bat antolatu zuen. 1988an Arteen Sari Nazionala jaso zuen. 1989ko apiriletik 1990eko urtarrilera, haren lanaren erakusketa ibiltari bat antolatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]