Martxa Luzea 5

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martxa Luzea 5
Long March (en) Itzuli eta heavy-lift launch vehicle (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaChina Academy of Launch Vehicle Technology (en) Itzuli
GaratzaileaChina Academy of Launch Vehicle Technology (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaTxinako Herri Errepublika
Historia
Lehen hegaldia2016ko azaroaren 3a
KudeatzaileaTxinako Espazio Administrazio Nazionala
Dimentsioak5 (diametro) × 62 (altuera) m

Martxa Luzea 5 (txinera tradizionalez: 長征五; txinera sinplifikatuz: 长征五; pinyinez: Changzheng wǔ), LM-5, CZ-5 edo Changzheng 5 Txinako Jaurtiketa Ibilgailuen Teknologia Akademiak garatutako pisu handiko jaurtiketa ibilgailu bat da. CZ-5 izan da Txinak erregai likidoekin zerotik egindako lehen ibilgailua[1]. Bere helburu nagusia hurrengo 20-30 urteotan orbita geoestazionarioan Txinak behar dituen karga handiko elementuak jaurtitzea da. Bi modutan erabiliko da: CZ-5 moduan, satelite geoestazionarioak eta planeta-arteko zundak bidaltzeko, 14.000 kilogramo jaurtitzeko gai dena[2][3]; eta CZ-5B, 25.000 kg arteko karga pisutsuak orbita baxuan jartzeko[4].

AEBren Delta IV Heavyk baino pixka bat gutxiago jaurti dezake, baina Ariane-5 europarrak eta Proton-M baino gehiago espazioratu dezake[5].

Bere lehen jaurtiketa 2016ko azaroaren 3an egin zen, 12:43etan UTC, Wenchangetik, Hainan uhartean, arrakasta handiz.

2021eko kontrolik gabeko erorketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko maiatzean jakin zen suziriaren orbita kontroletik at geratu zela eta 21 tonako sekzio batek Lurraren aurka talak egin zezakeela, agian giza-akats baten ondorioz[6]. Hainbat egun kalkuluak egiten pasa ondoren, oso esparru zabala zehaztea lortu zen, 41,5º ipar eta hego, eta ez zen lortu jakitea ea pertsonak bizi diren lekuren batean eror zitekeen edo, kontrara, itsasoan[7][8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «长征5号,中国重型运载火箭_空军世界 - 中国资深军事航空网站» web.archive.org 2016-10-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-08).
  2. (Ingelesez) July 2012, Space com Staff 30. «China Tests Powerful Rocket Engine for New Booster» Space.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-08).
  3. (Ingelesez) July 2013, Leonard David 15. «Chinese Rocket Engine Test a Big Step for Space Station Project» Space.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-08).
  4. «Long March 5 Will Have World's Second Largest Carrying Capacity» www.spacedaily.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-08).
  5. (Ingelesez) Clark, Stephen. China launches Long March 5, one of the world’s most powerful rockets – Spaceflight Now. (Noiz kontsultatua: 2021-05-08).
  6. (Katalanez) 324cat. (2021-05-07). «Un coet xinès s'acosta a la Terra de forma descontrolada i es desconeix on caurà» CCMA (Noiz kontsultatua: 2021-05-08).
  7. (Ingelesez) «Long March 5B Rocket Debris | The Aerospace Corporation» Aerospace Corporation (Noiz kontsultatua: 2021-05-08).
  8. (Ingelesez) Chang, Kenneth; Myers, Steven Lee. (2021-05-08). «A Chinese Rocket Is Tumbling Back to Earth. Where Will It Land?» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-05-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]