Maskarita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru maskarita, 2020ko Altsasuko inauterietan.

Maskarita Altsasuko inauterietako pertsonaia tradizionaletako bat da, momotxorro, akerra, sorginak eta ezkontzarekin batera. Gorputz osoa oihal lodi batekin estalita eramaten dute horrela janzten direnak, eta aurpegian kakorratz-lanez egindako maskara bat. Besoak gurutzatuta eraman ohi dira, eta soka bat eramaten da gerriko gisa eta beste soka bat lepoan, buruaren atala bereizteko. Aurpegia ez zaie ikusten horrela jantzita doazenei.

Tradizionalki, eramaten den oihala damasko-erako ohazal bat da. Normalki, zatak, artilezko galtzerdiak eta mahoizko prakak eraman ohi dira azpitik[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zelaia, Enrike. Altsasuko inauteria. Euskomedia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]