Maskorren Quebrada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Maskorren Quebrada, Hiru Gurutze izeneko tokitik ikusia.

Maskorren Quebrada, Cafayateko Quebrada bezala ere ezagutzen dena, haran estu edo quebrada bat da, bere paisaia ederrengatik oso ezaguna eta Argentinako Saltako probintzian dagoena, Cafayate hiritik gertu. Bertatik, Maskorren ibaia eta 68 ibilbide nazionala igarotzen dira, azken honek, Cafayate, Saltarekin elkartzen duelarik. Bere ibilbidean, oso paisaia bariatuak agertzen dira, Deabruaren Zintzurra deritzona nabarmentzen delarik, gaur egun jada desagertua dagoen urjauzi batek eragindako higaduraren ondorioa. Beste eraketa natural batzuk, Anfiteatroa eta Medanoak dira, azken hau, kareharrizko jatorria duten area zuri finez osatutakoa.

Berriki egineko ikerketa arkeologikoek, egungo 68 ibilbide nazionaletik metro gutxira, bide inka bat igarotzen zela adierazi dute, tokiari, garrantzi arkeologikoa gehituz.

Quebrada, geologikoki, elementu geografiko modernoa da, azken bi milioi urteetan gertatutako mugimendu tektonikoek sortua.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maskorren Quebrada