Masokismo
Masokismoa oinazea edo mina pairatzean sexu-atsegina hartzen duenaren jokaera da, hau da, sexu-atsegina lortzeko kalte fisikoak edo moralak jasateko beharra ezaugarri duen joera.[1]
Sadismoari kontrajartzen zaio, baina, kasu askotan, batera agertzen dira masokismoa eta sadismoa; kaltea jasanez atsegin hartzeaz gainera, besteei kalte eginez eta haien gaineko nagusitasunaz ere atsegin hartzen dute sadomasokistek.
BDSM testuingurua eta adostasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, masokismo praktika gehienak BDSM (Bondage, Diziplina, Dominazioa, Boromendua, Sadismoa eta Masokismoa) mugimenduaren barruan kokatzen dira, eremu erotiko eta ludiko gisa. Testuinguru honetan, mina ez da modu basatian edo indarkeria bidez ezartzen; ezinbesteko baldintza da aldez aurretik adostasun informatu sexuala egotea parte-hartzaileen artean.[2]
Praktika hauek seguruak eta errespetuzkoak izan daitezen, BDSM komunitateak hainbat segurtasun-arau eta hitz-gako (safewords) erabiltzen ditu, masokismoa muga psikologiko eta fisiko argien barruan kontrolatu ahal izateko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ American Psychiatric Association. (2013). Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders (DSM-5). American Psychiatric Publishing.
- ↑ Langdridge, D. & Barker, M. (2007). Safe, Sane and Consensual: Contemporary Perspectives on Sadomasochism. Palgrave Macmillan.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.