Matilda
Matilda Roal Dahlek idatzitako eta Quentin Blakek ilustratutako liburuaren izenburua da. Ingelesezkoa da jatorrizko bertsioa eta 1988. urtean argitaratu zen lehen aldiz Londresen. Euskarazko itzulpena Agurtzane Ortiz de Landaluzek egin zuen 1993an.
Haur eta gazte literaturan kokatzen den kontakizuna da non gerora bertsio desberdinak egin diren, hala nola: filma eta musikala.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matilda Wormwood 5 urteko haur azkarra da, bere adinari dagokionerako oso aurreratua. Gurasoek ez diote kasurik egiten, ez dira Matildaren hezkuntzaz arduratzen eta beraien aisialdi eta bizimoduari ematen diote garrantzia. Zaintza gabezi horren aurrean, Matildak aparteko gaitasunak dituenez bere kabuz irakurtzeko gai da eta txikitatik bere kabuz joaten da liburutegira, hortaz, 5 urterekin irakurriak ditu autore ezagunenen hainbat obra.
Eskolan, Matildak, Trunchbull izeneko zuzendari beldurgarria ezagutuko du, pertsonaia honek eskola tradizionalaren irudia islatuko duelarik. Bestalde, harreman berezia eraikiko du Honey andereñoarekin eta honek, bere garapenean lagunduko dio, gurasoek ematen ez dioten arreta asebetez eta bere jakin-mina elikatuz. Ildo honetatik, Matildak helduen munduari aurre nola egiten dion ikusiko dugu.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matilda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]5 Urteko neskato azkarra da. Bere adinari dagokiona baino adimen maila altuagoa du, horrekin batera, gaitasun magikoak azaltzen ditu. Matilda ausarta, argia autonomoa, lotsagabea eta irakurzalea da. Maite ez duen familian jaio da Matilda, ulertzen ez duen familia arduragabean. Egoera horri bakarrik aurre egiten ikasi behar izan du, hortaz, bidezkoa ez den zerbait egiten denean, bere irudimena eta botereak erabiliz erantzuten du.
Honey
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matildaren irakasle maitagarria, maitasun eta motibazioan oinarrituriko hezkuntzaren aldekoa. Matildaren aliaturik handiena bihurtzen da eta harekin identifikatzen da, berak ere haurtzaro zaila bizi izan zuelako.
Trunchbull
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskolako zuzendaria da, erabat autoritarioa eta gupida-gabea. Haurtzaroa gogaitzen du eta haurrak fisikoki zein psikologikoki erasotzen ditu. Eraso horien hainbat adibide agertzen dira kontakizunean zehar.
Wormwood jauna (Matildaren aita)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizon iruzurgile eta diruzalea da, kotxe zahar hondatuak salduz jendea engainatzen duena. Ez du bere seme-alaben hezkuntzarekiko inolako interesik eta ez die jaramonik egiten. Lanean ez dagoenean, telebistaren aurrean pasatzen du eguna.
Wormwood andrea (Matiladaren ama)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azalkeriaren sinboloa da, pertsonen itxura fisikoak izugarrizko garrantzia dauka beretzat eta emakume baten bizitzako helburua gizon arrakastatsu batekin ezkontzea eta itxuraz polita izatea dela defendatzen du behin eta berriz. Horrekin batera, senarraren kasuan bezala, Matildari ez dio jaramonik egiten, adibidez arratsaldero bingoan jolastera joaten da lagunekin, Matilda etxean bakarrik utziz.